YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 103

103
103. (102.) SALMOA
Jainko errukiorrari bedeinkazio-kanta
1 Daviden salmoa.
Bedeinka beza ene arimak Jauna,
ene barren osoak haren izen santua!#Bedeinka beza ene arimak 103,22; 104,1.35.
2Bedeinka beza ene arimak Jauna,
ez bitza ahaztu haren mesedeak!#ez ahaztu Dt 4,9+.
3Erru guztiak barkatzen dizkit, gaitz guztiak sendatzen;#Erruak barkatu 32,1+; 130,8. sendatu 30,3+; 41.
4bizia Herio Leizetik ateratzen dit,
maitasun eta errukiz inguratzen nau;
5bizitza osoan bere edertasunez nau asetzen#103,5 Lerroaren testua ez da erabat argia.,
beti arranoa bezain gazte gordetzen.#arranoa bezain gazte Is 40,31. Ik. 92,15.
6Jaunak justizia egiten du,
zapalduen eskubideak defendatzen.#zapalduak defendatzen 68,6+; 146,7.
7Bere egitasmoak adierazi zizkion Moisesi,
bere egintza handiak israeldarrei.
8Bihozbera eta errukiorra da Jauna,
haserregaitza eta onginahiz betea.#Bihozbera eta errukiorra… 86,15; 111,4; 112,4; 145,8; Ir 34,6-7+; St 5,11.
9Ez da beti agiraka ari, ez du haserrea luzaro gordetzen.#Ez beti agiraka Is 57,16; Jr 3,12; Mi 7,18.
10Ez gaitu erabiltzen gure bekatuek merezi bezala,
ez digu ordaintzen geure erruen arabera.#Ez gure bekatuek merezi bezala Ez 20,44; Jb 33,27.
11Nola zerua lurraren gainean garai,
hala haren maitasuna begirune diotenentzat handi.#hala haren maitasuna handi 36,6+. Ik. Is 55,9.
12Nola ekialdea mendebaldetik urruti,
hala ditu hark gure hobenak beregandik urruntzen.
13Nola aita seme-alabentzat errukior,
hala Jauna begirune diotenentzat errukior.#aita bezala Jr 31,20; Ml 3,17. Ik. Is 49,15.
14Badaki ongi zerez garen eginak,
gogoan du hautsa besterik ez garela.#Badaki zerez eginak Jb 10,9.
15Gizakiaren egunak belarraren pareko:
zelaiko lorea bezala loratzen da#Gizakiaren egunak 90,5-6.10+; Is 40,6-8; Jb 7,7-10.
16eta, haizeak jo orduko, bertan behera galtzen,
zegoen tokian aztarnarik utzi gabe.#aztarnarik utzi gabe 37,10+.
17Baina Jaunaren maitasunak sekulako dirau
begirune diotenentzat;
haren salbamen-asmoa belaunalditik belaunaldira luzatzen da#Jaunaren maitasuna sekulako 100,5; 106,1+; Ir 20,6; Lk 1,50.
18haren ituna gordetzen eta legeak betetzen dituztenentzat.
19Jaunak zeruan ezarri du bere tronua,
eta mundu osora zabaltzen da haren errege-agintea.#Jaunak zeruan tronua 11,4+. mundu osora haren agintea 22,29+.
20Bedeinka ezazue Jauna, beraren aingeruok,
haren esana entzun bezain laster
betetzen duzuen izaki indartsuok!#Bedeinka Jauna, aingeruok 148,2; Dn gr 3,59.
21Bedeinka Jauna, beraren gudari guztiok,
haren nahia egiten duzuen zerbitzariok!
22Bedeinka Jauna, beraren sorkari guztiok,
menpeko dituen toki guztietan!
Bedeinka beza ene arimak Jauna!

Currently Selected:

SALMOAK 103: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in