YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 104

104
104. (103.) SALMOA
Jainko kreatzaile eta zaindariari gorazarrea
1Bedeinka beza ene arimak Jauna!
Jauna, ene Jainko, bai handia zarela!
Distiraz eta handitasunez zaude jantzia,#Bedeinka beza ene arimak 103,1+. bai handia zarela! 95,3+; 2 Sm 7,22. Distiraz eta handitasunez 93,1; 111,3; Jb 40,10.
2argiz inguratua soinekoz bezala.
Oihal-etxola bezala zabaltzen duzu zerua,
3zeure goi-geletan pilatzen ura;
hodei gainean kokatzen duzu zeure karroza#104,3 Honela itzuli ohi dira bi lehenengo lerroak: uren gainean eratu dituzu zeure gelak, hodeiak egin dituzu zeure karroza. Biblian, ortzia ganga solidotzat jotzen da, eta gangaren gainetik goiko urak daude (ik. Has 1,7; Sal 148,4).,
haize-hegaletan zabiltza.#haize-hegaletan 68,5+; Is 19,1.
4Haizeak dituzu mezulari, sugarrak zerbitzari.#Haizeak mezulari Heb 1,7.
5Lurra sendo oinarritu zenuen
eta ez du sekula kolokarik egingo.#Lurra oinarritu 24,2+.
6Ozeanoz estali zenuen, jantziz bezala,
eta mendiak azpian hartu zituzten urek;
7baina zure mehatxuz ihes egin zuten,
zure trumoi-hotsak uxaturik:
8mendietan gora, ibarretan behera,
zuk izendaturiko lekuraino.
9Gainditu ezineko muga ezarri diezu urei,
berriro lurra estal ez dezaten.#muga ezarri urei Jr 5,22+. lurra berriro estal ez dezaten Has 9,11-15.
10Iturburuak eta errekak sorrarazten dituzu,
mendi artean doazela,#Iturburuak sorrarazi 74,15+; Dt 8,7.
11basapiztiek edan dezaten, basastoek egarria ase.
12Ur-bazterretan bizi dira zeruko txoriak,
hostopean kantari.
13Bere goi-geletatik ditu mendiak ureztatzen,
bere biltegietako#104,13 bere biltegietako: Ohiko itzulpena hau da: zure lanaren (egintzen). emaitzez lurra asetzen.#lurra asetzen 65,10+; Eg 14,17.
14Abereentzat belarra ernearazten du,
lanerako animalientzat bazka.
Lurretik laborea ateratzen du#Abereentzat belarra 147,9; Has 1,30.
15eta gizakiaren bihotza alaitzen duen ardoa,
aurpegia distiratsu egiten duen olioa
eta giza indarrak berritzen dituen ogia.#bihotza alaitzen duen ardoa 4,8; Ep 9,13; Si 31,27-28.
16Urez ase dira Jaunaren zuhaitzak,
hark landaturiko Libanoko zedroak;
17bertan egiten dute txoriek habia,
ipuruetan zikoinak etxea.
18Mendi garaiak ahuntzentzat dira,
harkaitzak azkonarren gordeleku.
19Ilargiak urtaroak finkatzen ditu,
eguzkiak badaki noiz ezkutatu.#Ilargia, eguzkia Has 1,14-18; Si 43,2-8.
20Iluna zabaltzean, badator gaua:
basapiztia denak harat-honat dabiltza.
21Lehoikumeek orro dagite harrapakin bila,
Jainkoari janari eske.#Jainkoari janari eske Jb 38,39-41. Ik. 145,15.
22Eguzkia irtetean, haiek barrura,
beren gordelekuetan etzatera.
23Orduan, gizakia bere eginkizunetara doa,
arratsa arte lanera.
24Bai ugariak, Jauna, zuk eginak!
Denak jakinduriaz egin dituzu,
zure sorkariz betea da lurra.#ugariak zuk eginak Jb 5,9. Denak jakinduriaz Jr 10,12+; Es 3,19+.
25Horra itsasoa, handi eta zabal:
hor dabiltza borbor, ezin konta ahala,
piztia txiki eta handiak.
26Hor dabiltza ontziak batetik bestera,
baita itsas munstroa ere, zuk berarekin jolasteko#104,26 itsas munstroa: Jatorrizkoak Leviatan dio; ik. 74,14 oh.; berarekin jolasteko: bertan —itsasoan— jolasteko baino hobeto (ik. Jb 40,29). egina.#itsas munstroa 74,14+.
27Denak zure zain daude,
zuk bere garaian jaten emateko zain:#Denak zure zain, zuk eman 145,15-16. Ik. Lk 12,24.
28zuk eman eta haiek harrapatu,
zuk eskua zabaldu eta haiek ondasunez ase.
29Zuk aurpegia gordetzean, ikara dira,
zuk arnasa kentzean, hil egiten eta hauts bihurtzen.#aurpegia gorde 30,8+. hauts bihurtzen 90,3+; 146,4.
30Zeure arnasa bidali eta berriro sortzen dituzu
eta lurbira berritzen.#arnasa bidali 33,6; Has 2,7; Ez 37,10; Eg 17,25.
31Betiko izan bedi Jaunaren ospea!
Poz bedi Jauna berak eginekin!#Jauna berak eginekin poztu Has 1,31.
32Hark lurrari begiratu eta lurrak dardara,
hark mendiak ukitu eta ketan jartzen dira.#lurrak dardara 18,8+. mendiak ketan 144,5; Is 63,19.
33Bizi naizen artean kantatuko diot Jaunari,
naizen artean soinua joko neure Jainkoari.#Bizi naizen artean 146,2.
34Atsegin bekio nire kanta: Jaunarengan nik neure poza!#Atsegin bekio 19,15.
35Gal bitez bekatariak munduan, ez bedi izan gaizkilerik gehiago!
Bedeinka beza ene arimak Jauna! Aleluia! Gora Jauna#104,35 Gora Jauna: Hitz hauek Aleluia hebreerazko hitzaren esanahia adierazten dute eta horregatik ezarri ditugu, aleluia ere mantenduz, liturgian eta hizkera arruntean ere sartua baitago. Hemendik aurrera, salmo askotan azalduko da aleluia, hasieran nahiz bukaeran edo bietan.!#Aleluia! 105—107; 111—114; 116—118; 135; 146—150. Ik. Ap 19,1-6.

Currently Selected:

SALMOAK 104: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in