1
SALMOAK 103:2
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
EAB
Bedeinka beza ene arimak Jauna, ez bitza ahaztu haren mesedeak!
Compare
Explore SALMOAK 103:2
2
SALMOAK 103:3-5
Erru guztiak barkatzen dizkit, gaitz guztiak sendatzen; bizia Herio Leizetik ateratzen dit, maitasun eta errukiz inguratzen nau; bizitza osoan bere edertasunez nau asetzen, beti arranoa bezain gazte gordetzen.
Explore SALMOAK 103:3-5
3
SALMOAK 103:1
Daviden salmoa. Bedeinka beza ene arimak Jauna, ene barren osoak haren izen santua!
Explore SALMOAK 103:1
4
SALMOAK 103:13
Nola aita seme-alabentzat errukior, hala Jauna begirune diotenentzat errukior.
Explore SALMOAK 103:13
5
SALMOAK 103:12
Nola ekialdea mendebaldetik urruti, hala ditu hark gure hobenak beregandik urruntzen.
Explore SALMOAK 103:12
6
SALMOAK 103:8
Bihozbera eta errukiorra da Jauna, haserregaitza eta onginahiz betea.
Explore SALMOAK 103:8
7
SALMOAK 103:10-11
Ez gaitu erabiltzen gure bekatuek merezi bezala, ez digu ordaintzen geure erruen arabera. Nola zerua lurraren gainean garai, hala haren maitasuna begirune diotenentzat handi.
Explore SALMOAK 103:10-11
8
SALMOAK 103:19
Jaunak zeruan ezarri du bere tronua, eta mundu osora zabaltzen da haren errege-agintea.
Explore SALMOAK 103:19