YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 99

99
99. (98.) SALMOA
Santua da Jauna: goretsi eta obeditu
1Errege da Jauna: dardara bitez herriak!
Hegaldun izakien#99,1 Hegaldun izaki: Ik. 80,2 oh. artean du tronua: ikara bedi lurra!#Errege da Jauna 93,1+. Hegaldun izakien artean tronua 80,2+.
2Handia da Jauna Sionen, herri guztien gainetik garai.#Handia Jauna Sionen 48,2; Is 12,6. Ik. 96,4+.
3Gorets bezate haren izen handi eta ikaragarria!
Santua da bera! # izen handi eta ikaragarria 111,9. Santua bera Lb 19,2; Is 6,3+; Ap 4,8; 15,4.
4Errege ahaltsu zara, justiziazale:
zuk ezarri duzu zuzenbidea munduan,
zuk egiten justizia eta zuzenbidea Israelen.#zuk ezarri zuzenbidea 11,7; 72,1-2.
5Goratu Jauna, gure Jainkoa,
ahuspeztu haren oin-aulki#99,5 oin-aulki: Hala deitzen zaio itun-kutxari (ik. 132,7), nahiz eta hemen Sion mendia bera ere izan daitekeen (ik. 2 eta 9 tx.ak). aurrean!
Santua da bera! # ahuspeztu haren oin-aulki aurrean 132,7.
6Haren apaizen artean ziren Moises eta Aaron,
haren izenari dei zegiotenen artean Samuel:
dei egiten zioten Jaunari, eta hark erantzun.#Moises 106,23; Ir 32,11+. Aaron Zen 17,11-15. Ik. 77,21+. Samuel Jr 15,1.
7Laino-adarretik hitz egin zien,
eta haiek gorde haren aginduak eta eman zien legea.#Laino-adarretik hitz egin Ir 33,9; Zen 12,5.
8Jauna, gure Jainkoa, zuk erantzuten zenien, bai,
Jainko barkabera izan zinen haientzat,
beren gaiztakerietatik garbituz#99,8 beren gaiztakerietatik garbituz: Honela itzuli ohi da: haien gaiztakeriak zigortzen zituen arren; seguruenik, bitartekoen gaiztakeriaz ari da (ik. Zen 20,12.24; 27,14)..#Jainko barkabera Ir 32,14; 34,6-7+.
9Goratu Jauna, gure Jainkoa,
ahuspeztu haren mendi santuaren#99,9 mendi santua: Sion mendia, tenplua eraikia zegoeneko mendia. aurrean!
Santua da Jauna, gure Jainkoa! # haren mendi santua 3,5+.

Currently Selected:

SALMOAK 99: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for SALMOAK 99