SALMOAK 98
98
98. (97.) SALMOA
Kantu berria munduaren erregeari
1 Salmoa.
Kanta Jaunari kantu berria,
egintza harrigarriak egin baititu:
garaile egin du bere esku indartsu paregabeak.#Kanta Jaunari kantu berria 96,1+. egintza harrigarriak 86,10; Ir 34,10; Lk 1,49.
2Bere garaipena azaldu du Jaunak,
bere salbamen-ekintza agertu nazioen aurrean.#salbamen-ekintza agertu 67,3; Is 49,6; Lk 2,30-32.
3Ez du ahaztu bere maitasuna, Israel herriari dion leialtasuna.
Mundu-bazter guztiek ikusi dute gure Jainkoaren garaipena.#maitasuna eta leialtasuna 25,10+. Israel herriari Lk 1,54.
4Egin irrintzi Jaunari, lurtar guztiok,
egin poz-oihu eta kantu, jo soinua!#Egin irrintzi, lurtarrok 66,1+.
5Ospatu Jauna zitaraz, zitaraz eta kantu ederrez!
6Turuta eta adar-hotsez, egin irrintzi errege den Jaunari!#errege den Jauna 93,1+.
7Egin beza orro itsasoak eta bertako guztiak,
munduak eta bertan bizi direnek!#itsasoak orro 96,11+.
8Egin bezate txalo ibaiek, poz-oihu aho batez mendiek
9Jaunaren aurrean, bai baitator lurra gobernatzera.
Justiziaz gobernatuko du mundua, zuzenbidez herriak.#lurra gobernatzera dator 96,13. Justiziaz gobernatuko 67,5+.
Currently Selected:
SALMOAK 98: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso