SALMOAK 100
100
100. (99.) SALMOA
Jainkoaren herriaren gorespena, tenplura sartzean
1 Gorespen-oparitarako salmoa.
Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari!#Lurtar guztiok 98,4+.
2Zerbitza ezazue pozik Jauna, joan oihu alaiz haren aurrera.
3Aitortu Jauna Jainko dela. Berak eginak eta bereak gaitu#100,3 eta bereak gaitu: Hebreerazko eskuizkribu gehienek eta grekozko itzulpenak eta ez guk diote.,
bere herri eta berak larraturiko artalde.#Jauna Jainko dela 31,15; 105,7; Dt 4,39; Ez 6,7+. Berak eginak 149,2; Dt 32,6. bere artalde 95,7+; Ez 34,31.
4Sartu haren tenpluko ateetatik eskerrak emanez,
haren atarietan gorazarrez.
Eman eskerrak, bedeinka haren izena!#Sartu haren tenpluan 5,8+.
5Bai, ona da Jauna, haren maitasuna betikoa,
haren leialtasuna mendez mendekoa.#ona da Jauna 106,1+. leialtasuna mendez mendekoa 117,2.
Currently Selected:
SALMOAK 100: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso