SALMOAK 97
97
97. (96.) SALMOA
Jaunaren agerpena: epaiketa eta askapena
1Errege da Jauna! Poz bedi lurra,
alai bitez uharte eta kostaldeak!#Errege da Jauna 93,1+. Poztu, lurra 96,11.
2Hodei beltz-ilunak haren inguruan,
justizia eta zuzenbidea haren tronu-oinarri.#Hodei beltzak inguruan 18,9-12; Ir 19,16-18; Dt 4,11; 5,22. justizia eta zuzenbidea tronu-oinarri 89,15+.
3Sua doakio aurretik, inguruko etsaiak kiskaliz.#Sua aurretik 50,3+.
4Haren tximistek munduan argi: ikustean, lurrak dardara.#tximistek… 77,19.
5Mendiak argizaria bezala urtzen dira
Jaunaren aurrean, lur osoaren Jabearen aurrean.#argizaria bezala 68,3.
6Zeruek haren justizia iragartzen dute,
herri guztiek haren ospea ikusten.#Zeruek iragarri 50,6+.
7Lotsa dira idolozale guztiak,
huskeria horiekin harro daudenak.
Ahuspez Jaunaren aurrean beste jainko guztiak!#huskeria horiek 96,5+. Ahuspez… Heb 1,6.
8Entzutean, Sion poztu,
Judako hiriak alaitu egiten dira
zuk erabakiagatik, Jauna!#Sion poztu 48,12.
9Izan ere, Jauna, goi-goikoa zara,
lur osoaren gainetik gailen,
jainko guztien gainetik garai.#Jauna goi-goikoa 83,19. jainko guztien gainetik 95,3+.
10Gaitzari gorroto diotenak maite ditu Jaunak,
bere fededunen bizia zaintzen du:
gaiztoen eskutik libratuko ditu!
11Argia sortzen da zintzoaren barruan#97,11 Argia… barruan: H.h., Argia erein da zintzoarentzat; antzinako itzulpenek sortzen da diote.,
poza bihotz zuzenekoengan.#Argia zintzoarentzat 112,4. Ik. 36,10.
12Poz zaitezte Jaunarekin, zintzook,
goretsi, santua dela gogoratuz!#Poztu, zintzook 32,11+. santua dela gogoratuz 30,5.
Currently Selected:
SALMOAK 97: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso