SALMOAK 96
96
96. (95.) SALMOA
Mundu osoak bere erregeari gorazarrea
1Kanta Jaunari kantu berria,
kanta Jaunari, lurtar guztiok,#Kanta Jaunari 9,12; 30,5; 47,7; 66,2; 68,5; 81,2; 98,1; 135,3; Ir 15,21; 1 Kro 16,9.23. kantu berria 33,3+.
2kanta Jaunari, bedeinka haren izena!
Hots egin egunez egun salbatzaile dela,
3zabaldu haren ospea atzerrietan,
haren mirariak herri guztietan!#herri guztietan 9,12+.
4Handia baita Jauna, guztiz goresgarria,
jainko guztien aldean beldurgarria.#Handia da Jauna 48,2; 77,14+; 95,3. beldurgarria 47,3+.
5Huts dira atzerritarren jainko guztiak;
Jaunak, ordea, zeruak egin ditu.#Huts dira jainkoak 99,7; 115,4-8; 1 Ko 8,4-6. Jaunak zeruak egin 121,2+.
6Distira eta handitasuna ditu inguruan,
indarra eta edertasuna haren santutegian.#Distira eta handitasuna 104,1.
7Goretsi Jauna, munduko herriok,
goretsi Jaunaren ospea eta indarra,#Goretsi… 29,1-2.
8goretsi Jaunaren izen ospetsua!
Sartu haren aurrera eskaintzak eramanez,
9adora Jauna, bere santutasunez agertzean.
Ikara zaitezte haren aurrean, lurtar guztiok!#Ikara, lurtarrok 114,7.
10Esan nazioen artean: «Errege da Jauna!
Sendo ezarri du mundua, ez du koloka egingo;
herriak zuzenbidez epaitzen ditu».#Errege da Jauna 93,1+. zuzenbidez epaitzen 9,9+; 98,9.
11Poz bedi zerua, alaitu lurra,
egin beza burrunba itsasoak eta bertako guztiak,#Poztu, zerua Is 44,23; 49,3; Ap 12,12. lurra 97,1. itsasoak burrunba 98,7; Is 42,10.
12egin festa landa zabalak eta bertan dagoenak,
poz-oihu basoko zuhaitzek oro,#landak, zuhaitzek Is 55,12.
13badatorren, lurra gobernatzera datorren Jaunaren aurrean.
Justiziaz gobernatuko du mundua eta leialtasunez herriak.#lurra gobernatzera datorren 98,9.
Currently Selected:
SALMOAK 96: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso