YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 95

95
95. (94.) SALMOA
Jauna gurtzera eta haren oharpena entzutera gonbita
1Zatozte, egiogun poz-oihu Jaunari,
poz-irrintzi salbatzen gaituen harkaitzari!
2Aurkez gakizkion eskerrak emanez, poz-irrintzi eta kantuz.
3Jauna Jainko handia baita,
jainko guztien gain errege handia.#Jainko handia 77,14+. jainko guztien gain errege 47,3+; 96,4; 97,9.Ik. 93,1+.
4Bere esku dauzka lurpeko leizeak,
bereak ditu mendi-gailurrak.#Bereak itsaso-lurrak 24,1+.
5Berea du itsasoa, berak egina,
eta lehorra, bere eskuz moldatua.
6Zatozte, gurtu dezagun ahuspezturik,
belaunika gaitezen egin gaituen Jaunaren aurrean!#Zatozte 100,4.
7Bera da gure Jainkoa,
eta gu hark larraturiko herria, haren gidaritzapeko artaldea.#Heb 3,7-11n aipatua.#haren gidaritzapeko artaldea 77,21+; 100,3. Ik. 23,1+.
Egingo al diozue gaur kasu haren esanari:
8«Ez gogortu bihotzak zuen gurasoek Meriban bezala,
Masako#95,8 Meriba: Auzi esan nahi du, eta Masa-k tentazio, probaldi. Ir 17,1-7 eta Zen 20,1-13ko gertakizunak aipatzen dira. egun hartan basamortuan bezala,
9aurpegi eman eta probatu egin baininduten,
nik haien alde egina ikusi arren.#probatu egin ninduten 78,18+.
10Berrogei urtez, belaunaldi hark gogait eragin zidan,
eta esan nuen: “Herri galdua da, bihotzez desleiala,
nire bidetik ibili nahi ez duena”.#Berrogei urtez Zen 14,33+; Dt 29,4+. herri desleiala 78,8.37; Dt 32,5-20.
11Orduan, zin egin nuen haserre:
“Ez, ez dira sartuko atseden eman nahi nien lurraldean!”»#zin egin nuen 106,26; Zen 14,30.34-35. atseden-lurraldea Dt 12,9. Ik. 132,8.14.

Currently Selected:

SALMOAK 95: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for SALMOAK 95