SALMOAK 94
94
94. (93.) SALMOA
Munduaren epaileari dei larria eta uste oneko aitorpena
1Jauna, Jainko mendekatzaile!
Ager zaitez, oi Jainko mendekatzaile!#Jainko mendekatzaile Dt 32,35; Na 1,2; 1 Ts 4,6.
2Altxa, munduaren epaile hori,
emaiezu harroei merezi dutena!#Altxa 3,8+. munduaren epaile 7,9; 9,9.20; 50,6+.
3Noiz arte behar dute gaiztoek, Jauna,
noiz arte behar dute gaiztoek garaile?#Noiz arte? 6,4+.
4Noiz arte ahoberoak lotsagabe erronkan,
gaizkile guztiak harropuzturik?#harroen erronkak 73,3-12.
5Zure herria hauts egiten dute, Jauna,
zure ondarea zapaltzen,
6alargun eta etorkinak hilarazi, umezurtzak txikitu.#alargun, etorkin, umezurtzak Ir 22,20-21+.
7Pentsatzen dute: «Jaunak ez du ikusten,
Jakoben Jainkoa ez da konturatzen».#Jaunak ez du ikusten 10,11+.
8Kontura zaitezte, bada, ergelok!
Zentzugabeok, noiz ulertu behar duzue?
9Belarria ezarri duenak entzun ez?
Begia eratu duenak ikusi ez?#Belarria ezarri… Ir 4,11; Es 20,12.
10Herrien hezitzaileak zigortu ez?
Gizakiaren irakasleak jakin ez?
11Badaki Jaunak giza asmoak hutsak direla.#Badaki Jaunak… 1 Ko 3,20.
12Zorionekoa, Jauna, zuk hezten duzuna,
zeure legean eskolatzen duzuna.#Zorionekoa Jaunak hezten duena 119,71; Jb 5,17+.
13Aldi txarren ondoren, lasai biziarazten duzu,
gaiztoentzat hilobia zulatzen duten bitartean.
14Jaunak ez du bere herria zapuztuko,
ez bere ondarea bertan behera utziko.#Jaunak herria ez zapuztuko 1 Sm 12,22; Si 47,22; Erm 1,1-2. Ik. 44,10+.
15Justiziaren arabera emango dira epaiak,
hari jarraiki ibiliko bihotz zuzenekoak.
16Nork defendatu nau gaizto horien aurka?
Nor alde atera gaizkile horien kontra?#Nork defendatu? 43,1.
17Jaunak lagundu ez balit,
herio-isilpean#94,17 herio-isilpean: Hau da, Hildakoen Egoitzan (ik. 88,11. oh.; 115,17). nengokeen dagoeneko.#Jaunak lagundu ez balit 124,1-5. herio-isilpea 115,17.
18Erortzear nagoela uste dudanean,
zure maitasunak eusten dit, Jauna.
19Bihotza kezkaz betea izan arren,
zeure kontsolamenduaz gozatzen nauzu.
20Lagun izango ote dituzu epaile makurrak,
legea mespretxatuz zorigaitza sortzen dutenak?
21Zintzoari erasotzen diote, hiltzeko,
errugabea heriotzara kondenatzen.#errugabea kondenatu Es 17,15.
22Baina nik Jauna dut ihesleku,
Jainkoa neure babes-harkaitz.#Jauna babes-harkaitz 18,3+.
23Beren bidegabekeriaren ordaina emango die,
beren gaiztakeriengatik suntsituko ditu:
gure Jainko Jaunak suntsituko ditu!#bidegabekeriaren ordaina emango 7,17+.
Currently Selected:
SALMOAK 94: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso