SALMOAK 91
91
91. (90.) SALMOA
Jaunaren hegalpean seguru
1Goi-goikoaren aterpean bizi zaren horrek,
gaua Ahaltsuaren itzalpean ematen duzun horrek,
2esazu:
«Oi Jauna, zu ene babesleku eta gaztelu;
ene Jainko, zuregan dut uste on!»#zu babesleku 7,2+. zuregan uste on 9,11+.
3Berak libratuko zaitu ehiztariaren saretik
eta izurri galgarritik.#ehiztariaren saretik 124,7. Ik. 9,16+.
4Bere hegalpean emango dizu gerizpe,
haren lumapea izango duzu babesleku,
haren besoa babeski eta koraza.#Jaunaren hegalpean 17,8+.
5Ez diozu beldurrik izango gauaren izuari,
ez egunez jaurtitako geziari;
6ez ilunpetan zabaltzen den izurriari,
ez egun-argitan jotzen duen gaitzari#91,6 egun-argitan… gaitzari: Antzinako itzulpenek eguerdiko deabru itzuli dute; hortik sortu da «bizitza-erdiko deabru» esaera..#gaitzen kontra babes Si 34,16. Ik. Dt 7,15.
7Zure ezkerraldean mila,
zure eskuinaldean hamar mila erorita ere,
zu ez zaitu joko.
8Begiak zabaldu orduko
ikusiko duzu gaiztoen zigor-ordaina,
9Jauna hartu baituzu babesleku, Goi-goikoa bizileku.
10Ez zaizu zoritxarrik gertatuko,
ez da zure etxera hondamenik iritsiko.
11Bere aingeruei aginduko die zu nonahi ere zaintzeko.#Mt 4,6 eta Lk 4,10-11n aipatua. Ik. Es 3,23.
12Besoetan eramango zaituzte,
harriekin estropezu egin ez dezazun.
13Suge pozoitsuen gainean ibiliko zara,
basapiztiak oinazpian hartuko.#gaitzetatik libre Jb 5,19-21. sugeen gainean ibili Lk 10,19. Ik. Mk 16,18.
14«Niri atxikia dagoenez gero, onik aterako dut,
toki seguruan jarriko, aitortzen nauelako.
15Dei egitean, erantzun egingo diot.
Berekin izango nau larrialdian:
libratu egingo dut eta ohorez jantziko.
16Bizitza luze eta betea emango diot
eta neure salbamena gozaraziko».#Bizitza luzea Es 3,2+. Ik. 23,6. salbamena gozaraziko 50,23.
Currently Selected:
SALMOAK 91: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso