SALMOAK 92
92
92. (91.) SALMOA
Zintzoa Jaunaren ondoan beti mardul. Jaunarekin zoriontsu denaren gorazarrea
1 Salmoa. Larunbaterako kanta.
2Bai eder, Jauna, zu gorestea
eta Goi-goiko hori kantuz ospatzea,
3goizean zure maitasuna iragartzea,
gau osoan zure leialtasuna,#goizean 59,17; 88,14. gauean 16,7; 77,7; 119,55; Is 26,9.
4hamar hariko harpaz, zitara-soinuz!#harpaz, zitaraz 33,2; 57,9; 147,7+; 150.
5Pozarren nauka, Jauna, zure ekintzak,
poz-oihuka zuk egindakoak.
6Bai handiak, Jauna, zuk eginak!
Zein sakonak zure egitasmoak!#sakonak egitasmoak 40,6; 139,6.17-18; Jkd 13,1.
7Ergela ez da jabetzen, zentzugabeak ez du ulertzen.
8Erne daitezela belarra bezain ugari gaiztoak,
garatu gaizkile guztiak:
betiko hondatuak izango dira!#gaiztoak garatu eta hondatu 37,35-36; 73,3-20.
9Zu, Jauna, diren guztien gainetik betikotasunean!
10Zure etsaiak, ordea, Jauna,
bai, zure etsaiak galdu egingo dira,
gaizkile guztiak sakabanatuko.
11Bufalo baten indarrak eman dizkidazu,
usain gozoko olio berriz gantzutu#92,11 olio berriz gantzutu: Abegi on eta bizigarriaren (ik. 23,5) eta festaren irudia (ik. 133,2)..#Bufaloaren indarra Dt 33,17. gantzutu 23,5.
12Gaizkileak nire kontra altxatzen direnean,
etsaiak ikusi eta zera entzuten dut#92,12 Tx.eko testua ez da erabat argia, ezta itzulpena ere segurua.:
13«Zintzoa palmondoa bezala garatuko da,
Libanoko zedroa bezala haziko;#Zintzoa garatu 1,3.
14Jaunaren etxean landaturik,
gure Jainkoaren ondoan garatuko da.#Jainkoaren etxean landatua 52,10.
15Zaharturik ere fruitu emango du,
mardul eta heze iraungo beti,
16Jauna zuzena dela iragartzeko,
nire harkaitza, gaiztakeriarik gabea».#nire harkaitza 28,1+.
Currently Selected:
SALMOAK 92: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso