YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 90

90
90. (89.) SALMOA
Bizitzaren iheskortasuna. Gogoeta eta otoitz itxaropentsua
1 Moises Jainkoaren gizonaren otoitza.
Jauna, zu izan zaitugu babesleku gizaldiz gizaldi.#Moises Jainkoaren gizona Dt 33,1.
2Mendiak jaio baino lehen, lurra eta mundua sortu baino lehen,
Jainko zara zu betidanik eta betiko.#mundua sortu baino lehen Has 1,1-2; Jb 38,4-7; Es 8,25; Jn 1,1-5. Jainko zu betidanik 93,2; Hab 1,12.
3Gizakia hauts bihurtzen duzu,
esanez: «Itzul lehenera, gizakiok!»#Gizakia hauts bihurtu 104,29; Has 3,19+.
4Bai, mila urte zuretzat atzo igaro zen egunaren pareko,
gau-ordu baten pareko.#mila urte egun baten pareko 2 P 3,8.
5Hor daramatzazu gizakiak, goizaldean ametsak bezala#90,5 Lehen lerroko testua zalantzazkoa da.;
belarra bezala ernetzen dira:#belarra bezala 37,2+.
6goizean erne eta loratzen;
arratsaldean, berriz, zimeldu eta ihartzen.
7Zure haserreak akiturik gauzka, zure suminak ikara bizian.
8Zeure aurrean ipini dituzu gure erruak,
zeure begi-argitan gure bekatu ezkutuak.
9Zure suminez akitzen dira gure egun guztiak,
hasperen batean amaitzen gure urteak.
10Gure bizitza hirurogeita hamar urte, onenean ere laurogei:
gure bizi-lehia neke eta atsekabe huts;
bizitza arin doa, hegan goaz!#bizitza arin doa Koh 12,1-7; Si 18,9-10. bizi-lehia neke Jb 7,1; 14,1+.
11Nork ezagutzen du zure haserrearen indarra?
Nork dio aski beldur zure suminari?#90,11 Bigarren lerroa ez da argia jatorrizkoan: Zure beldurra bezalakoa zure samina.
12Erakutsiguzu geure egunen kontua eramaten,
jakinduriaren erdi-muinaz jabe gaitezen.
13Itzul zakizkigu, Jauna! Noiz arte haserre?
Erruki zeure zerbitzarioi!
14Ase gaitzazu goizero zeure maitasunaz,
bizitza guztia poz-oihuz zorionean igaro dezagun.
15Eman zoriona orain arteko egun estuen ordez,
ikusi ditugun urte gorrien ordez.
16Zure zerbitzariok ikus dezagula zure ekintza,
eta gure seme-alabek zure nagusitza!
17Guregana bedi Jaunaren, gure Jainkoaren, gozoa!
Burutu bitza ongi gure eginbeharrak,
burutu ongi gure eginbehar guztiak!

Currently Selected:

SALMOAK 90: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in