YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 89

89
89. (88.) SALMOA
Jaun ahaltsuari gorazarrea. Davidi eginiko agintzariaren oroitzapena
1 Etan # 89,1 Etan: Hemanekin batera aipatua (ik. 1 Erg 5,11; 1 Kro 6,29); ik. 88,1 oh. ezratarraren poema.
2Jauna, beti kantatuko ditut zure maitasun-egintzak,
gizaldiz gizaldi iragarriko leial zarela.
3Bai, ziur nago: zure maitasunak eratu zuen zerua,
zerua bezain tinko ezarria da zure leialtasuna.
(Jaunak)
4«Neure aukeratuarekin ituna egin nuen,
David neure zerbitzariari zin eginez:#Jaunaren agintzaria Davidi 132,11-12; 2 Sm 7,8-16; 23,5; Eg 2,30.
5“Tinko ezarriko dut betiko zure errege-jatorria,
sendo sekulako zure tronua”».
(Jainko paregabeari gorazarrea)
6Zeruetan zure agintzari miragarria goresten dute, Jauna,
aingeruen batzarrean#89,6 aingeruen batzarrean: H.h., santuen batzarrean (ik. 8. tx.). zure leialtasuna.
7Nor han goian Jaunaren pareko?
Nor jainkoen artean Jauna bezalako?#Nor Jauna bezalako? 35,10+; 86,8; Is 46,5.
8Beldurgarri da Jainkoa aingeruen kontseiluan,
handi eta ikaragarri inguruko guztientzat.
9Jauna, Jainko ahalguztiduna, nor zu bezalakorik?
Ahaltsu da Jauna, leialtasunez jantzia!
10Zuk menderatzen duzu itsaso arrandiatsua,
zuk baretzen uhin harrotuak.#itsasoa menderatu 65,8; 107,29; Jb 38,8-11; Mk 4,39-41. Ik. 74,13+.
11Zuk zulatu zenuen eta sarraskitu itsas munstroa#89,11 itsas munstroa: H.h., Rahab; ik. 87,4 oh.,
zuk sakabanatu beso bizkorrez etsaiak.
12Zeurea duzu zerua, zeurea lurra,
zuk ezarri zenuen sendo mundua eta bertako guztia.#Zeureak zeru-lurrak 24,1+.
13Zuk egin zenituen Iparra eta Hegoa;
Tabor eta Hermon#89,13 Tabor eta Hermon: Kanaandarren mendi sakratuek —bata Galilean eta bestea Palestinako ipar-muturrean— orain Jauna gurtzen dute. mendiek poz-oihu dagite zure aurrean.
14Indartsua da zure ezkerra, garailea zure eskuina.
15Justizia eta zuzenbidea zure erregetzaren oinarri,
maitasuna eta leialtasuna doaz zure aurretik.#Justizia eta zuzenbidea erregetzaren oinarri 97,2; Is 9,5-6. Ik 67,5+. maitasuna eta leialtasuna 85,11+.
16Zoriontsua zu pozik goresten dakien herria!
Zure argitan ibiliko da, Jauna:
17zure aurrean alaitzen da egunero,
zure justizia du bozkario.
18Bai, zu zaitugu ospe eta indar,
zure onginahiak egiten gaitu garaile.
19Bai, Jauna da gure babeski, Israelgo santua gure errege!
(Jaunak Davidi agintzaria) # Jauna babeski 3,4+.
20Behinola, ikuskari bidez mintzatuz,
zeure fededunei esan zenien:
«Gerlariaren ordez mutikoa jarri dut errege,
gudarostearen gainetik gaztea jaso.
21David neure zerbitzaria aurkitu dut
eta neure olio santuaz sagaratu.#David aurkitu dut 78,70+; Eg 13,22. olioz sagaratu 1 Sm 16,13.
22Nire eskuak sendo eutsiko dio, nire besoak indartsu egingo.
23«Etsaiak ez du engainatuko, ez gizatxarrak makurtuko.
24Bere aurrean zapalduko dizkiot etsaiak
eta gorroto diotenak joko.
25Nire leialtasuna eta maitasuna berekin izango ditu,
nire laguntzak garaile egingo du.
26Itsasoraino zabalduko dut haren aginpidea,
Eufrates ibairaino haren boterea.
27«Hark esango dit: “Zu nire aita,
nire Jainko, nire harkaitz salbatzailea!”#nire aita 2,7+. nire harkaitz salbatzailea 18,3+.
28Eta nik neure lehen-seme egingo dut,
munduko erregerik handien.#lehen-seme, erregerik handien Ap 1,5.
29Leial izango natzaio betiko,
harekin dudan itunari sendo eutsiko.#itunari eutsiko Is 55,3; Jr 33,20-22.
30Betiko ezarriko dut haren errege-jatorria,
zerua bezain iraunkor egingo haren tronua.#Betiko errege-jatorria 2 Sm 7,16; Jr 33,26.
31«Haren semeek nire irakaspena bazterrera uzten badute
eta nire zuzenbideari jarraitzen ez,#zigortu, baina ez ituna hautsi 2 Sm 7,14-15.
32nire arauak hausten badituzte
eta nire aginduak gordetzen ez,
33makilaz zigortuko dut haien errebeldia,
esku zorrotzez haien erruak.
34Baina ez diot kenduko Davidi neure maitasuna,
ezta ukatuko ere neure leialtasuna.
35Ez dut urratuko neure ituna,
ezta jango ere eman nuen hitza.
36Behin betiko egin dut zin neure buruarengatik,
eta ez natzaio sekula Davidi desleial izango.
37Haren errege-jatorriak betiko iraungo du,
haren tronuak nire aurrean eguzkiak adina,
38zeruan lekuko hutsezin bezala ezarririk
betiko dirauen ilargiak adina».
(Erregearen hondamenagatik deitorea) # lekuko hutsezin Ap 1,5. ilargiak adina 72,5.7.
39Orain, ordea, zeure sagaratuarekin haserreturik,
baztertu egin duzu eta mespretxatu.
40Zeure zerbitzariarekin zenuen ituna ukatu egin duzu,
haren koroa hankapean zanpatu,
41haren harresi guztiak zulatu, gotorlekuak hondakin bihurtu.#harresiak zulatu, lapurreta 80,13-14.
42Handik igarotzen direnek lapurreta degiote,
auzoko guztiek iseka.
43Haren etsaiei indarra bizkortu diezu eta garaipena eman.
44Hari, berriz, ezpata-ahoa ere kamustu, eta borrokan eutsi ez;
45errege-makila distiratsua kendu diozu eta tronua lurrera irauli.
46Haren gaztaroko urteak laburtu eta lotsa gorriz bete duzu.
47Noiz arte, Jauna? Betiko al zaude ezkutuan?
Betiko al dago zure haserrea su eta gar?#Noiz arte? 79,5+.
48Oroit zaitez nire ezbeharraz, nire bizitzako egun laburrez!
Zein huts egin dituzun gizakiak!#Zein huts gizakia 39,5+; 103,15-16.
49Nor biziko da heriotzarik ikusi gabe?
Nork ihes egin Herio Leizearen atzaparretatik?
50Non dira, Jauna, antzinako zure maitasun-egintzak,
Davidi zin eginez hitzeman zenion leialtasuna?
51Gogoan har, Jauna, zeure zerbitzari iraindua,
herriengandik jasan behar ditudan hainbat eztenkada!
52Zure etsaiak irainka ari dira, Jauna,
zuk errege sagaratuari nonahi irainka.
53Bedeinkatua Jauna beti! Amen. Amen#89,53 Amen. Amen: Salmo-liburuaren hirugarren zatia bukatzen da hemen (ik. 41,14 eta 72,19)..#Bedeinkatua 106,48.

Currently Selected:

SALMOAK 89: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in