SALMOAK 88
88
88. (87.) SALMOA
Etsitakoaren deiadarra
1 Kanta. Koreren semeen salmoa. Koru-zuzendariarentzat. Gaixoaldirako, atsekaberako. Heman ezratarraren poema # 88,1 Gaixoaldirako, atsekaberako: Bi hitzen esanahia ez da segurua (ik. 33,1); bigarrena hemen bakarrik azaltzen da. Heman: Koreren ondorengoen arteko kantari baten izena (ik. 1 Kro 6,18), baita 1 Erg 5,11n aipaturiko jakintsuetako batena ere. ezratar: Indigena edo bertako esan nahi du. .
2Jauna, ene Jainko salbatzailea!
Gau eta egun laguntza eske deiadar degizut.
3Hel bekizu nire otoitza, makur belarria nire garrasira!#Hel bekizu 102,2-3.
4Zoritxarrez josia nago, Herio Leize ertzean nire bizia.
5Zulora doazenekin bat egina naukate, hain nago indargabetua.#Zulora doazenekin 20,30+.
6Herioaren esku utzia nago, erail eta hilobian sartuak bezala:
ez dituzu gehiago gogoan izango,
zurekiko lokarriak moztuak baitituzte.
7Zulo sakonera jaurti nauzu, barren-barreneko ilunpetara.
8Zama astun dut gainean zure haserrea,
zure atsekabe-itsasoan murgildurik.#atsekabe-itsasoan murgildurik 42,8+; 88,18.
9Ezagunak urrundu egin dizkidazu,
haientzat higuingarri bihurtu nauzu.
Preso nago, irtenbiderik gabe,#Ezagunak urrundu 31,12+; 38,12. Preso 142,8; Nk 3,7.
10atsekabearen atsekabez begiak akiturik.
Egun osoan zuri deika nago, Jauna,
eskuak zuregana luzaturik.
11Hildakoen alde egingo ote duzu miraririk?
Haien arimak#88,11 arimak: H.h., itzalak, Hildakoen Egoitzan diren hildakoak. Azpimarragarria da 7 eta 12-13 tx.etan hildakoen bizilekua adierazteko zenbat hitz erabiltzen diren (zulo sakon, barreneko ilunpe, hilobi, hondamen-leize, oroitzapenik gabeko herrialde). jaikiko ote zu gorestera?#hildakoek ez goresten Jauna 6,6+; Is 38,18. Haien arimak jaiki Is 26,14.
12Iragartzen ote hilobian zure maitasuna,
hondamen-leizean zure leialtasuna?
13Ezagutzen ote zure mirariak ilunpetan,
zure salbamen-asmoa oroitzapenik gabeko herrialdean?
14Baina nik, Jauna, deiadar degizut laguntza eske,
zuregana doa nire otoitza goiz-goizetik.
15Jauna, zergatik baztertzen nauzu,
zergatik gordetzen aurpegia?
16Haurtzarotik, dohakabe naiz eta gaixo,
zure izu-ikaren zamapean lehertua#88,16 lehertua: Jatorrizko hitza ezezaguna da eta itzulpena zentzuaren arabera egina..
17Zure sumina gainetik igaro zait,
zure ikara larriak galdu nau.
18Uholdeak bezala murgildua naukate egun osoan,
alde guztietatik inguratua.
19Adiskide eta lagunak urrundu egin dizkidazu:
ilunpeak ditut lagunarte bakar.#Adiskideak urrundu 88,9+. ilunpeak lagunarte Jb 17,13-14.
Currently Selected:
SALMOAK 88: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso