YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 87

87
87. (86.) SALMOA
Sion, herrien sorleku
1 Koreren semeen salmoa. Kanta.
Oi zu, mendi santuaren gainean Jaunak sendo oinarritua!#mendi santuan oinarritua 48,9; Is 2,2-3; 14,32. Ik. Is 28,16.
2Sion hiri, Jaunak zu maiteago Israelgo herri guztiak baino#87,2 zu maiteago… baino: H.h., zure ateak maiteago Jakoben bizileku guztiak baino..#zu maiteago 78,68+; Za 2,14.
3Bai ospetsua, Jainkoaren hiri, Jaunak zutaz dioena:
4«Nire sinesleen arteko aitortuko ditut Egipto#87,4 Egipto: H.h., Rahab, hasierako kaosaren itsas munstroa (ik. 89,11; Jb 9,13 oh.). Hemen Egipto adierazten du (ik. Is 30,7). eta Babilonia.
Hara Filistea, Tiro eta Etiopia: herri bakoitzak bere sorlekua;#Nire sinesleen artean aitortuko Is 19,18-25.
5baina Sion hiriari esango zaio:
“Bai batak, bai besteak zeu zaitu sorleku!
Goi-goikoak tinko ezarri zaitu!”»
6Hona Jaunak herrien zerrendan idatzi:
«Halako herrik halako sorlekua».#herrien zerrendan idatzi Is 4,3; Ez 13,9.
7Baina dantzan eginez kantatuko dute:
«Denok, Sion, zuregan bizilekua!»

Currently Selected:

SALMOAK 87: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for SALMOAK 87