SALMOAK 86
86
86. (85.) SALMOA
Jainkozalearen otoitz lehiatsu eta uste onekoa
1 Daviden otoitza.
Makurtu belarria, Jauna, erantzun,
dohakabe eta behartsu bainaiz!#dohakabe eta behartsu 40,18; 109,22; 140,13.
2Babestu nire bizia, zuri atxikia bainago.
Zu zara ene Jainko:
salba ezazu zerbitzari hau, zuregan baitut uste on.#Babestu nire bizia 25,20.
3Erruki nitaz, Jauna: zuri deika ari naiz egun osoan.#Erruki nitaz 25,16; 57,2.
4Alaitu zerbitzari honen bihotza:
zuregana jasoa dut gogoa, Jauna.#zuregana gogoa 25,1+.
5Ona zara zu, Jauna, eta barkabera,
dei egiten dizutenentzat onginahiz betea.#Ona eta barkabera 78,38+; 103,8.
6Makurtu belarria nire otoitzera, Jauna,
egin kasu nire erregu-oihuari!#egin kasu 5,2-3; 28,2; 130,2.
7Larrialdian dei degizut: erantzungo didazu!#Larrialdian 77,3+.
8Ez dago, Jauna, zu bezalako jainkorik;
zure egintzak paregabeak.#zu bezalako jainkorik ez 35,10+; Ir 15,11+; Jr 10,6.
9Herri guztiak zuk eginak: adoratzera etorriko zaizkizu,
zuri, Jauna, ohore ematera.#Herri guztiak etorriko 22,28; 102,23; Is 60,3; Ap 15,4.
10Handia zara, mirarigilea, zu bakarrik Jainkoa!
11Erakustazu, Jauna, zeure bidea,
zurekiko leial joka dezadan.
Batu nire bihotza barnean,
zureganako begirunean bizi nadin.#Erakutsi bidea 25,4+; 27,11.
12Jauna, ene Jainkoa, bihotz-bihotzez goretsiko zaitut,
beti-beti ospatuko.
13Bai handia niretzat duzun maitasuna:
Herio Leize sakonetik libratu nauzu!
14Oi Jainko, harroputzek eraso didate,
gogorkeria-zaleak ni hil nahian dabiltza, zure ardurarik gabe.#zure ardurarik gabe 54,5.
15Baina zu, Jauna, Jainko bihozbera eta errukiorra,
haserregaitza, onginahiz eta leialtasunez betea:#Jainko bihozbera eta errukiorra 103,8; 145,8; Ir 34,6-7+.
16itzul niregana, erruki zakizkit,
eman indar zeure zerbitzari honi,
salba zeure zerbitzari apala.#itzul niregana 25,16. zeure zerbitzari apal 116,16+.
17Emadazu zeure ontasunaren ezaugarria!
Lotsaturik geldituko dira nire etsaiak,
zuk, Jauna, kontsolatzen eta laguntzen nauzula ikustean.
Currently Selected:
SALMOAK 86: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso