SALMOAK 85
85
85. (84.) SALMOA
Justizia eta bakearen alde otoitza eta agintzaria
1 Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen salmoa.
2Jauna, izan onbera zeure herrialdearekin,
aldatu Jakoben ondorengoen zoria#85,2 aldatu… zoria: Honela ere itzul daiteke: itzularazi Jakoben herriko erbesteratuak.;#zoria aldatu 14,7+; 126.
3barkatu zeure herriaren erruak, estali bekatu guztiak.#barkatu bekatuak 32,1+; 79,9+.
4Baretu beroaldi hori, itzali zeure haserre-sua!#Baretu haserrea 78,38; Is 48,9; Ez 20,21-22; Os 11,9.
5Eraberri gaitzazu, Jainko gure salbatzaile,
ken gure kontra duzun sumina!#Eraberri gaitzazu 80,4+.
6Beti haserre egon behar al duzu gurekin,
menderik mende kopetilun?#Beti haserre? 79,5+.
7Ez al diguzu berriro bizia emango,
zure herria zurekin poz dadin?
8Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna,
eman zeure salbamena!
9Jainko Jaunak dioena iragarriko dut:
bakea agintzen die bere herri eta fededunei,
berari berriro konfiantza agertzen diotenei.#bakea agintzen 125,5; 128,6; Is 57,19; Lk 2,14.
10Gertu dago, begirune diotenak salbatzeko;
bai, haren ospea gure lurraldean kokatuko da.#haren ospea gure lurraldean Ir 24,16; Ez 11,23; 43,2.
11Maitasunak eta leialtasunak topo egiten dute,
justiziak eta bakeak elkar besarkatzen;#Maitasuna eta leialtasuna 89,15; Jn 1,14. Ik 25,10+.
12leialtasuna lurretik ernetzen da, justizia zerutik jaisten.#justizia zerutik jaitsi Is 45,8.
13Egiaz, Jaunak euria emango du,
eta gure lurrak uzta ekarriko.#lurrak uzta 67,7+; Za 8,12.
14Jaunaren aurretik joango da justizia,
haren urratsei jarraituko ongizateak#85,14 Azken lerroa iluna da jatorrizkoan..#justizia aurretik Is 58,8.
Currently Selected:
SALMOAK 85: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso