SALMOAK 84
84
84. (83.) SALMOA
Jainkoarekin bizitzeko irrika. Erromes-kanta
1 Koru-zuzendariarentzat. «Dolareak» doinuan. Koreren semeen # 84,1 Koreren semeak: Ik. 42,1 oh. salmoa.
2Bai maitagarria zure egoitza, Jaun ahalguztiduna!
3Urtzen daukat barrena zure tenpluko atarien irrikaz.
Bihotza eta naizen guztia
poz-oihuz ari zait, oi Jainko, Jainko bizia.#tenpluaren irrikaz 42,2-3; 122,1.
4Txolarreak badu etxea, bai enarak ere kumeentzat habia,
zure aldareen ondoan, Jaun ahalguztiduna,
ene errege eta ene Jainko!#ene errege eta ene Jainko 5,3+.
5Zorionekoak zure etxean bizi direnak, etengabe zu goresten!#zure etxean bizi direnak 23,6+.
6Zorionekoak zuregan dutenak beren indarra
eta bihotz barruko konfiantza#84,6 bihotz barruko konfiantza: Arameerazko itzulpenen arabera; hebreerazkoak eta bideak bihotzean dio, agian Jerusalemerako erromes-bideak adieraziz.!
7Ibar lehorra igarotzean, iturburutik edaten dute:
lehen euriek ur-begiz baitute estaltzen#84,7 Tx.eko testua iluna da eta itzulpena ez erabat segurua..
8Gero eta kementsuago doaz, Jainkoa Sionen ikusi arte.
9Jauna, Jainko ahalguztiduna, entzun nire otoitza,
makur belarria, Jakoben Jainkoa!
10Oi Jainko, begira onez gure babeskiari,
zeuk aukeraturiko erregeari#84,10 zeuk aukeraturiko erregea: Ik. 2,2 oh. Babeskia ere erregearen irudia da. Zenbaitek babeski hitza Jainkoarekin lotzen du (ik. 12. tx.)..
11Hobe da egun bat zure atarietan
mila egun beste edonon baino;
nahiago dut zure tenpluko ate ondoan egon
gaiztoen etxapean bizi baino.
12Bai, Jainko Jauna dugu eguzki eta babeski,
Jaunak egiten mesede eta ohore,
hark ez zoriona ukatzen prestu jokatzen dutenei.#Jauna babeski 3,4+.
13Jaun ahalguztiduna, zorionekoa zuregan konfiantza duena!#zuregan konfiantza 9,11+.
Currently Selected:
SALMOAK 84: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso