YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 83

83
83. (82.) SALMOA
Israel suntsitu nahi duten etsaientzat mendeku-eskea
1 Kanta. Asafen salmoa # 83,1 Asafen salmoa: Asafen saileko azkena da (ik. 50,1 oh.). .
2Oi Jainko, ez egon isilik, ez egon geldi eta mutu!#ez egon isilik 28,1; 109,1. Ik. 44,24+; 50,3.
3Horra zure etsaiak asaldaturik,
gorroto dizutenak burua jasorik.#etsaiak asaldaturik 2,1.
4Zure herriaren kontra egitasmo maltzurrak dituzte,
zuk babestuen kontra elkar hartu dute.
5Hau diote: «Ea, suntsi ditzagun herri gisa!
Ez bedi aipa gehiago Israelen izenik!»
6Denek azpikerian bat egin dute, zure kontra hitzartu:
7edomdar eta ismaeldarrek, moabdar eta hagartarrek,
8Gebal, Amon eta Amalekek, filistear eta tiroarrek#83,7-8 Edom: Palestinako eki-hegoaldeko herria; ismaeldarrak eta agartarrak, arabiar tribuak; Moab eta Amon, Loten ondorengoak (ik. Has 19), Jordanez beste aldeko erresumak; Gebal, Itsaso Hilaren hegoaldeko herria; Amalek, Negeveko tribu nomada, maiz Israelen etsai azaltzen dena (ik. Ir 17,8); filistearrak eta tiroarrak, Mediterraneo kostaldeko herriak..
9Asiriarrak#83,9 Asiriarrak: Izenak Jordanez ekialdeko tribu bat (ik. Has 25,3.18; 2 Sm 2,9) nahiz Asiriar inperioa adieraz dezake. ere elkartu zaizkie,
Loten ondorengoei laguntza eskainiz.
10Egiezu madiandarrei egina bera,
Sisera eta Jabini egina, Kixon erreka ondoan.#madiandarrei egina Ep 6—7; Is 9,3; 10,26. Sisera eta Jabin Ep 4—5; 1 Sm 12,9.
11Endorren suntsitu zituzten,
eta lurrarentzat simaur bihurtu ziren.
12Trata itzazu haien handikiak Oreb eta Zeeb bezala,
haien buruzagiak Zebah eta Tzalmuna bezala.#Oreb eta Zeeb Ep 7,25. Zebah eta Tzalmuna Ep 8,5-12.
13Honela zioten:
«Har ditzagun geuretzat Jainkoaren lurraldeak!»
14Ene Jainko, eraman itzazu zurrunbiloan hautsa bezala,
haize-boladak lastoa bezala.#zurrunbiloan hautsa, lastoa bezala Is 17,13; Jb 27,21.
15Basoa erretzen duen suaren antzera,
mendiak kiskaltzen dituen sugarraren antzera,
16pertsegi itzazu zeure ekaitzaz, izutu zeure haize-erauntsiaz.
17Bete haien aurpegia lotsa gorriz,
zeure burua mendekatuz, Jauna#83,17 zeure burua mendekatuz, Jauna: Honela itzuli ohi da: eta bila dezatela zure izena, Jauna..
18Betiko izu-ikaraz eta lotsaz beterik, gal bitez desohorez!
19Jakin bezate zu, zu bakarrik, zarela Jauna,
zu bakarrik lur guztiaren gain Goi-goikoa.#zu bakarrik Jauna 46,11+; 97,9; Ez 12,16+.

Currently Selected:

SALMOAK 83: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for SALMOAK 83