SALMOAK 82
82
82. (81.) SALMOA
Munduko zuzendarien gaitzespena
1 Asafen salmoa.
Jainkoa zerutar izakien batzarrean jaiki da,
herri-agintarien aurka epaia emateko#82,1 Jainkoa… emateko: H.h., Jainkoa jainko-kontseiluan jaiki da, jainkoen erdian epaia ematen du. Jainko-kontseilua Jainkoak bere gortearekin (zerutar izakiak, ik. Jb 1,6 oh.) egiten duen batzarra da. Bigarren aipaturiko jainkoak, 6. tx.etik atera daitekeenez, herri-agintariak eta munduko epaileak dira.:#zerutar izakien batzarrean 89,6. agintarien aurka epaia 58,2; Is 3,13-14.
2«Noiz arte eman behar dituzue bidegabeko epaiak,
errudunen alde jarriz?#bidegabeko epaiak Jr 5,28; Ez 22,27; Mi 3,1-4.
3Defendatu gizagaixo eta umezurtzak,
egin justizia dohakabe eta behartsuei!#Defendatu gizagaixo eta umezurtzak Ir 23,6; Is 1,17; Jb 29,12. Ik. Ir 22,20-21+.
4Askatu gizagaixo eta behartsuak,
libratu gaizkileen eskutik!»
5Baina haiei ez zaie buruan sartzen,
ez dute ulertu nahi, ilunpetan dabiltza,
eta lurraren oinarriak koloka dira.
6Hona nik esan:
«Denok jainko, Goi-goikoaren seme zareten arren,#jainko, Goi-goikoaren seme Jn 10,34.
7gizaki bezala hilko zarete,
edozein handiki bezala eroriko».
8Altxa, Jainkoa, eta goberna mundua,
zu baitzara herri guztien jabe!#goberna mundua 58,12+.
Currently Selected:
SALMOAK 82: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso