YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 81

81
81. (80.) SALMOA
Herriari deia Etxola Jaiaren ospakizunean
1 Koru-zuzendariarentzat. «Dolareak» doinuan # 81,1 «Dolareak» doinuan: Ik. 8,1 oh. . Asafen salmoa.
2Egin poz-oihu Jainkoari, gure indarrari,
egin irrintzi Jakoben Jainkoari!
3Ekin soinuari, jo danbolina, zitara gozoa eta harpa.
4Jo turuta ilargi berrian,
eta ilargi beteko gure jaiegunean#81,4 jaiegunean: Ilargi-egutegiari jarraituz, hilaren lehen eguna jai egiten zen (ik. Zen 28,11-15; Am 8,5); zazpigarren hilaren lehen eguna urtearen hasieratzat jotzen zen (ik. Lb 23,24; Zen 29,1); hurrengo ilbetean Etxola Jaia ospatzen zen (ik. Lb 23,34; Zen 29,12)..
5Horixe da Israelen legea, Jakoben Jainkoak erabakia,#Israelen legea Ir 23,14+.
6Joseren familiari ezarritako araua Egiptotik irten zenean.
Mintzo ezezaguna entzuten dut#81,6 Mintzo ezezaguna entzuten dut: Segur aski liturgi giroan Jainkoaren mezua gaurkotzeko eta batzarraren arreta pizteko ezarritako hitzak ditugu.:
7«Bizkarretik zama kendu nizun,
zure besoak lan astunetatik askatu.#Bizkarretik zama kendu Ir 1,14; 6,6.
8Zapaldurik zeundela, deiadar egin zenidan,
eta libratu zintudan.
Ekaitzaren erditik erantzun nizun,
Meribako iturrian probatu ninduzun arren#81,8 Meribako… arren: Honela ere itzul daiteke: Meribako iturrian probatu zintudan..#deiadar egin eta libratu Ir 3,7-9; 6,5-6. Ekaitzaren erditik erantzun Ir 19,16-20. Meriban probatu 95,8-9. Ik. 78,18+.
9«Entzun, ene herri, ohar degizut!
Behingoz entzungo al didazu, Israel:#entzungo al didazu 95,7; Ir 15,26.
10Ez izan zeure baitan beste jainkorik,
ez dezazula adora jainko arrotzik.#Ez izan beste jainkorik Ir 20,3+.
11Neu naiz Jauna, zure Jainkoa, Egiptotik atera zintuena.
Ez duzu ahoa zabaldu besterik, eta aseko zaitut.#Neu naiz Jauna Ir 20,2+.
12«Baina nire herriak ez zidan kasurik egin,
Israelek ez zuen nirekin ezer nahi.#herriak kasurik ez Jr 7,24+.
13Orduan, zapuztu egin nuen bere burugogorkeriagatik:
bizi zedila bere gogara.#Jainkoak zapuztu Eg 7,42. bere gogara Jr 3,17+.
14«Ai neure herriak entzungo balit!
Ai Israel nire bidetik balebil!#herriak entzungo balit 81,9; Is 48,18-19.
15Bat-batean makurtuko nituzke haren etsaiak,
zapaltzaileen aurka besoa altxatuko.
16Azpian jarriko nizkioke gorroto didatenak:
horra hauen zoria betiko#81,16 Bigarren lerroko testua ez da erabat argia..#etsaiak azpian Lb 26,7-8.
17Neure herria garirik onenaz janarituko nuke,
eztirik gozoenaz aseko».#garirik onenaz, eztirik gozoenaz Dt 32,13-14.

Currently Selected:

SALMOAK 81: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for SALMOAK 81