YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 80

80
80. (79.) SALMOA
Herri hondatuaren erregua: «Eraberri gaitzazu!»
1 Koru-zuzendariarentzat. «Liliak» doinuan. Aitorpena. Asafen salmoa.
2Entzun, Israelen artzain,
zeure herria artaldea bezala daramazun horrek!
Hegaldun izakien#80,2 zeure herria: H.h., Jose, hau da, Efraim eta Manasesen (3. tx.) aita. Bi leinu hauek —batzuetan Benjamin ere eransten zaie— Ipar Erresumako leinu nagusienak dira. Hegaldun izaki: Hebreeraz kerubin deituak; itun-kutxaren gainean zeuden (ik. Ir 25,18-21); ik. Ez 1,5 oh. arteko tronuan zauden hori,
ager zakizkie distiraz#Israelen artzain 23,1+; 77,21+. Hegaldun izakien arteko tronua 99,1; 1 Sm 4,4. Ik. 18,11.
3Efraim, Benjamin eta Manases leinuei!
Suspertu zeure ahalmena eta zatozkigu salbatzera!
4 Oi Jainko, eraberri gaitzazu,
erakutsi guri aurpegi argia, salba gaitezen! # eraberri gaitzazu 85,5; Jr 31,18. erakutsi aurpegi argia 31,17+.
5Jauna, Jainko ahalguztiduna,
noiz arte egon behar duzu haserre,
herria otoizka duzun bitartean?#noiz arte? 79,5+.
6Negarra eman diguzu janari, malkoak erruz edari.#Negarra janari 42,4+.
7Auzokoen hizpide egin gaituzu,
etsaiak burlaka ari zaizkigu.#Auzokoen hizpide 79,4+.
8 Oi Jainko ahalguztidun, eraberri gaitzazu,
erakutsi guri aurpegi argia, salba gaitezen!
9Egiptotik mahatsondo#80,9 mahatsondo: Mahastia herria adierazteko ohiko irudia da (ik. Is 5,1-7). bat atera zenuen
eta landatu, jentil-herriak kanpora botaz,#mahatsondoa Is 5,1+; Jr 2,21.
10aurreko biztanleak lurraldetik garbituz.
Sustraiak bota zituen eta lurraldea bete.
11Bere itzalaz estali zituen mendiak,
bere aihenez zedrorik garaienak.
12Itsasoraino luzatu zituen adarrak,
Eufrates ibairaino muskilak.
13Zergatik zulatu diozu inguruko hesia?
Bidaztiek fruitua lapurtzen diote,#hesia zulatu, fruitua lapurtu Jr 12,7-13.
14basurdeek triskatzen, basapiztiek murrizten.
15Jainko ahalguztiduna, itzuli, arren!
Begira zerutik, ikus!
Hartzazu zeure mahastiaren ardura,
16zaindu zeure eskuz landatu duzuna#80,16 Jatorrizkoak beste lerro bat eransten du: Zeure indarrez jantzi duzu semea; 18. tx.eko bigarren lerroa aurreratzen du..
17Begiratu zorrotz eta gal itzazu
mahastia moztu eta su eman diotenak.
18Zure eskuak babes beza zuk aukeraturiko erregea#80,18 zuk aukeraturiko erregea: H.h., zure eskuineko gizona.,
zeure indarraz jantzi duzun gizasemea.#zuk aukeraturiko erregea 2,2+. indarrez jantzi 89,22.
19Ez gara zuregandik inoiz aldenduko;
bizia emango diguzu eta guk zuri dei egingo.
20 Oi Jauna, Jainko ahalguztiduna, eraberri gaitzazu,
erakutsi guri aurpegi argia, salba gaitezen!

Currently Selected:

SALMOAK 80: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for SALMOAK 80