SALMOAK 79
79
79. (78.) SALMOA
Jainkoaren herria suntsitua. Negar-kanta eta erregu-oihua
1 Asafen salmoa.
Ene Jainko, jentil-herriak zure ondarean sartu dira,
zure tenplu santua profanatu dute
eta Jerusalem hondakin-pila bihurtu.#jentil-herriak zure ondarean sartu 74,3-9; 2 Erg 25,9; Nk 1,10.
2Zure zerbitzarien gorpuak
zeruko hegaztiei eman dizkiete janari,
zure fededunen haragia basapiztiei.#gorpuak hegaztien janari Jr 7,33+.
3Haien odola palastaka isuri dute Jerusalem inguruan,
eta lur emateko inor ez#79,3 lur emateko inor ez: Madarikazio izugarritzat jotzen zen hilobiratu gabe gelditzea..#1 M 7,17an aipatua. lur emateko inor ez Jr 8,2+.
4Auzoko herrien iseka-gai bihurtu gara,
ingurukoen burla eta barregarri.#herrien iseka-gai 44,14.
5Noiz arte, Jauna? Amaigabekoa ote zure haserrea?
Noiz arte zure maitasun mindua,
sua bezala, gure aurka pizturik?#Noiz arte? 80,5; 85,6; 89,47. Ik. 13,2+.
6Hustu zeure sumina ezagutzen ez zaituzten nazioen gain,
zuri dei egiten ez dizuten erresumen gain,#Hustu sumina nazioen gain Jr 10,25+. Ik. 1 Ts 4,5.
7Jakoben herria irentsi baitute,
haren lurraldea hondatu.
8Ez leporatu guri aurrekoen erruak!
Betor laster gureganaino zure gupida,
lur jota baikaude erabat!#Ez leporatu 25,6-7. lur jota gaude 142,7.
9Lagundu, gure Jainko salbatzaile horrek;
zeure izenaren ohoreagatik, libra gaitzazu,
barkatu gure bekatuak.#barkatu 51,3.11; Is 43,25; 44,22.
10Zergatik esan behar dute jentil-herriek:
«Non dute Jainkoa?»
Erakuts iezaiezu, gure begien aurrean,
nola mendekatzen duzun zeure zerbitzarien odola.#Non dute Jainkoa? 42,4+; 115,2. zerbitzarien odola mendekatu Dt 32,43; Jl 4,21.
11Irits bedi zureganaino presoen intziria,
libra zeure indar handiaz heriotzara kondenatuak.#presoen intziria 102,21.
12Ordaindu, Jauna, auzoko herriei zazpi halakoz
zuri egin dizkizuten iraina eta isekak.#Ordaindu herriei iraina 89,51.
13Eta guk, zure herriak, zuk zainduriko artaldeak,
eskerrak emango dizkizugu beti,
zure gorespenak kantatuko mendez mende.#zuk zainduriko artaldea 77,21+; 100,3.
Currently Selected:
SALMOAK 79: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso