SALMOAK 78
78
78. (77.) SALMOA
Historiaren ikasbideak
1 Asafen poema.
Entzun, ene herri, nire irakaspena,
makur belarria nire esanetara.
2Alegia bidez mintzatuko naiz,
lehengo garaien ikasbideak azalduz.#Alegia bidez… Mt 13,35. Ik. 49,4-5.
3Guk entzun eta jakindakoak, gurasoek kontatu zigutena,#gurasoek kontatua 44,2; Dt 4,9.
4Jaunaren egintza goresgarriak,
haren garaipena eta egin dituen mirariak
ez dizkiegu ezkutatuko geure haurrei,
baizik eta datorren belaunaldiari kontatuko#78,4 Honela, belaunaldi bakoitza arbasoei eta herriaren historiako funtsezko gertakizunei lotua geratzen da..#datorren belaunaldiari 22,31+.
5Xedapenak ezarri zizkion Jakoben herriari,
legea eman Israeli:
hauek beren haurrei irakasteko agindu zien gure gurasoei,#beren haurrei irakasteko Ir 12,26-27; Dt 4,9+; 6,7.20-25.
6hurrengo gizaldiek, geroko haurrek, jakin zitzaten;
eta hauek, beren aldetik, beren ondorengoei kontatuko zieten.
7Horrela, Jainkoarengan jarriko zuten konfiantza;
haren egintza handiak ahaztu gabe,
haren aginduak beteko zituzten.
8Ez ziren izango beren gurasoen antzeko:
jende ez-esaneko eta errebeldea,
gizaldi bihotz-arina, Jainkoarekiko barru desleialekoa.#jende errebeldea Dt 31,27+; 32,5.20.
9Efraimen leinuko#78,9 Efraimen leinua: Israel edo Ipar Erresumako leinurik garrantzitsuena zelarik, Efraim izena erresuma osoa adierazteko erabiltzen da sarri. arkulariek, ongi armaturik egon arren,
bizkarra erakutsi zuten guda-egunean; 10izan ere, Jainkoaren ituna ez zuten gorde,
ez zioten haren legeari jarraitu nahi izan;
11ahaztu egin zituzten haren egintza handiak,
hark erakutsi zizkien mirariak.
12Mirariak eginak zituen haien gurasoen begi aurrean
Egipton, Tanisko#78,12 Tanis: Niloko deltaren ekialdeko hiria. lurraldean.
13Itsasoa erdibi egin zuen haiek pasatzeko,
horma bat bezala urei tinko eutsiz.#Itsasoa pasatu Ir 14. Ik. 106,9; 136,13-15.
14Lainoaz gidatu zituen egunez, su-argiz gauez.#Lainoa Ir 13,21+. Ik. 105,39.
15Basamortuan harkaitza zulatu zuen,
lurpeko uretatik edanarazteko.#Harkaitzetik ura Ir 17,6+. Ik. 105,41; 114,8.
16Harkaitzetik ur-lasterrak atera zituen,
ura ibaika isurarazi.
17Baina haiek Jainkoaren kontra bekatuan jarraitu zuten,
basamortuan Goi-goikoaren aurka altxatu ziren.
18Jainkoa probatu nahi izan zuten,
gogoak ematen zien jatekoa eskatuz.#Jainkoa probatu 95,9; 106,14; Ir 17,7+ (Masa eta Meriba); Zen 11,1+.
19Jainkoaren aurka hitz egin zuten:
«Gauza ote da Jainkoa guri basamortuan otordua emateko?
20Egia, harkaitza jo eta ibaika isuri du ura;
baina gauza ote da ogia emateko,
bere herriari okela eskaintzeko?»#gauza ote ogia emateko? 105,40; 106,15; Ir 16,2-36.
21Hori entzutean, Jauna biziki haserretu zen:
sumina piztu zitzaion Jakoben herriaren aurka,
Israelen aurka;#Jauna haserretu Zen 11,33-34.
22ez baitzuten sinesten beren Jainkoarengan,
ez ziren fio haren salbamen-asmoaz.
23Orduan, goi-lainoei agindua eman
eta zeruko ateak ireki zituen;
24mana isuri zien janari, zeruko garia eman:#mana Ir 16,15+.31+. zeruko garia 105,40; Jn 6,31.
25aingeruen#78,25 aingeruen: H.h., ahaltsuen (ik. 103,20). ogia jan zuten gizakiek,
Jainkoak janariz ase zituen.
26Gero, eguzki-haizea aterarazi zuen zerutik
eta hego-haizea bidali bere gotorlekutik.
27Okela isuri zien hautsa bezain ugari,
hegaztiak itsas hondarra bezain oparo,#hegaztiak (galeperrak) Ir 16 13+.
28kanpalekura bertara erorarazi zituen,
oihal-etxolen ingurura.
29Asebetean jan zuten; eman zien Jainkoak irrika zutena.
30Baina beren irrika ase orduko,
artean janaria hagin artean zutela,#janaria hagin artean zutela Zen 11,33.
31Jainkoaren haserreak eraso zien,
haietako indartsuenak hil zituen, Israelgo hoberenak eraitsi.
32Hala eta guztiz ere, bekatuan jarraitu zuten;
mirariak eta guzti, ez zuten Jainkoarengan sinetsi.
33Beraz, lurrina bezala itzali zuen haien bizia,
amets-irudipena bezain arin.
34Baina Jainkoak haiek hiltzea erabakitzen zuen orduko,
harengana jotzen zuten,
damutu eta hura bilatzen saiatzen ziren,
35Jainkoa zutela beren harkaitza oroituz,
goi-goiko Jainkoa zutela beren askatzailea;#Jainkoa harkaitza, askatzailea 18,3+.
36baina ahoan zurikeria besterik ez zuten,
mihiaz engainatu egiten zuten;
37ez zeuden bihotzez hari atxikiak,
ez zioten haren itunari fede ematen.#bihotzez atxiki ez Is 29,13.
38Jainkoak, hala ere, bihozbera izaki eta,
errua barkatzen zien, eta suntsitzen ez.
Sarri eutsi zion haserreari,
bere sumin guztiari jaregin gabe.#Jainkoa bihozbera Ir 34,6-7+; Dt 4,31+. barkatu Ir 32,14; Zen 14,20.
39Oroitzen baitzen gizaki huts zirela,
airean galtzen den arnasa baino ez.
40Zenbat aldiz altxatu zitzaizkion kontra basamortuan,
zenbat aldiz atsekabetu zuten bakarlekuan!#Zenbat aldiz kontra! Dt 9,7.22.
41Behin eta berriro zuten Jainkoa probatzen,
Israelen Santua zirikatzen.
42Ez zuten gogoratzen haren eskuak egina,
etsaiarengandik askatu zituenekoa:
43nolako mirariak egin zituen Egipton,
nolako egintza harrigarriak Tanisko lurraldean;#mirariak, egintza harrigarriak Egipton Ir 7,3+; Dt 4,34+.
44hango ibai-errekak odol bihurtu zituen,
eta egiptoarrek bertatik edan ezin;#Egiptoko izurriak Ir 7,14—11,10; 12,29-36; Jkd 16—18.
45ezpateuliak bidali zituen haiek irensteko,
igelak dena hondatzeko;
46haien uztak matxinsaltoei eman zizkien,
lanaren fruituak larrapoteei;
47haien mahastiak kazkabarraz suntsitu zituen, pikondoak izotzaz;
48haien abelgorriak harriaz galdu zituen, artaldeak tximistaz;
49gainera hustu zien bere haserre-sua,
bere sumin, amorru eta suntsipena: zoritxar-mandatari taldea,
50bere haserreari bidea libre uzteko.
Ez zituen heriotzatik gorde,
haien bizia izurriaren menpe utzi zuen.
51Egiptoko lehen-seme guztiak jo zituen,
egiptoarren#78,51 egiptoarren: H.h., Kamen etxoletan (ik. Has 10,6). gizontasunaren lehen fruituak.#lehen-semeak hil 105,36; 135,8; 136,10.
52Orduan, artzainak ardiak bezala aterarazi zuen bere herria,
artaldea bailiran eraman basamortuan zehar.#ardiak bezala 77,21+. basamortuan zehar 68,8; 136,16.
53Seguru gidatu zituen, beldurrik gabe;
haien etsaiak, berriz, itsasoak estali zituen.#etsaiak itsasoak estali 106,11; Ir 14,26-28+.
54Bere lurralde santura eraman zituen,
berak eskuratutako mendiraino.#bere mendiraino eraman Ir 15,17.
55Beste herriak bota egin zituen haiek iristean,
eta lurraldea Israelgo leinuei banatu zien ondaretzat,
bertan bizi zitezen.#herriak bota 44,3; 135,10; 136,17-20. lurraldea banatu 105,44; 135,12; 136,21-22; Jos 23,4.
56Haiek, ostera, goi-goiko Jainkoa probatu zuten,
haren kontra altxatuz;
haren xedapenak ez zituzten gorde.
57Alde batera utzi zuten eta traizio egin, gurasoek bezala;
uztai txarrak bezala huts egin.
58Muinoetako sasikultuekin sumindu egin zuten,
beren sasijainkoekin jeloskor jarri.#sasijainkoekin sumindu 106,28.36-39; Dt 32,5.16.21.
59Hargatik, Jainkoa haserretu egin zen
eta Israel erabat zapuztu;
60bertan behera utzi zuen Xiloko egoitza#78,60 Xiloko egoitza: Israeldarren antzinako santutegia; bertan egon zen kutxa santua (ik. 1 Sm 1,3; 4,3).,
gizartean bizitzeko eraiki zuen etxola.#Xilo bertan behera utzi Jr 7,12+.
61Etsaien esku utzi zuen kutxa santua#78,61 kutxa santua: H.h., haien indarra, hau da, Jainkoaren presentzia indartsua adierazten zuen kutxa (ik. 1 Sm 4,19-22); sirierazko itzulpenak bere herria dio.,
Israelek bere indar eta ospe zuena.#kutxa etsaien esku 1 Sm 4,17-22.
62Ezpataren menpe utzi zuen bere herria,
bere ondaretzat aukeratua zuenarekin haserre.
63Mutilak suak irentsi zituen, neskatxentzat eztei-kantarik ez.
64Apaizak ezpataz erori ziren, eta alargunek hiletarik jo ez.
65Halako batean, esnatu zen Jauna lotatik bezala,
ardoaren eraginpean egondako gudariaren antzera.
66Etsaiak atzetik harrapatu eta jo egin zituen
eta behin betiko porrokatu.#Etsaiak jo 1 Sm 5,6-7.
67Joseren familia baztertu egin zuen,
Efraimen leinua alde batera utzi;
68Judaren leinua aukeratu zuen,
Sion mendia, bere maitea.#Sion bere maitea 68,17; 87,2; 132,13. Ik. 3,5+.
69Zeru garaiaren antzeko eraiki zuen bere santutegia
eta lurra bezala sendo oinarritu betiko.
70David aukeratu zuen zerbitzari, artegitik harturik;#David aukeratu 89,21; 1 Sm 13,14; 16,11-13; 2 Sm 7,8-9.
71ardien artzain zena, bere herri Jakoben,
bere ondare Israelen artzain egin zuen.#herriaren artzain Ez 34,23; 37,24.
72Bihotz zintzoz zaindu zituen, esku trebez eraman.
Currently Selected:
SALMOAK 78: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso