SALMOAK 76
76
76. (75.) SALMOA
Jainko ikaragarriari kanta
1 Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Asafen salmoa. Kanta.
2Jainkoa Judan agertu da, handia da haren izena Israelen.#Jainkoa agertu da 48,4.
3Jerusalemen#76,3 Jerusalemen: Jatorrizkoak Xalemen dio; Xalem Jerusalemen antzinako izena da eta Bake-hiri esan nahi du. du egoitza, Sionen bizilekua.#Jerusalemen egoitza 2 Sm 6,17; 7,2. Ik. 122,6-7; 132,5.
4Han hautsi ditu guda-armak:
arkuaren geziak, babeski eta ezpatak.#guda-armak hautsi 46,10+; 48,5-8.
5Distiratsua zu, handi-ederra,
antzinako mendiak#76,5 antzinako mendiak: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak harrapakin-mendiak dio. baino areago.
6Dena lapurtu diete bulartsuenei ere,
azken loak hartu ditu gudari adoretsuak,
besoak mugitzeko ere ez dira gauza.#gudari adoretsuak Jr 51,39.57; Na 3,18.
7Zeure mehatxuaz, Jakoben Jainkoa,
zurrun utzi dituzu gurdi eta zaldiak.
8Ikaragarria zara: nork iraun zutik zure aurrean,
zure haserrealdian?#nork iraun zutik? Na 1,6; Ml 3,2.
9Zerutik adierazten duzu zeure epaia;
lurra beldurrez mutu gelditzen da,
10zu, oi Jainko, epaia ematera jaikitzean,
munduko dohakabeak salbatzera.#dohakabeak salbatzera 12,6; 72,2.4.12; Is 11,4. Ik. 82,3.
11Gizakirik amorratuenak ere goretsi beharko zaitu,
zure zigorretik bizirik geldituak inguruan bilduko zaizkizu.
12Egin promesak Jaunari, zeuen Jainkoari, eta bete;
haren inguruan bilduok,
ekarri emaitzak Jainko beldurgarriari,#promesak bete 50,14+.
13handikiak arnasarik gabe uzten
eta munduko erregeei ikara ematen dienari.
Currently Selected:
SALMOAK 76: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso