SALMOAK 75
75
75. (74.) SALMOA
Jainkoak zuzenbidez epaituko mundua
1 Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan. Asafen salmoa. Kanta.
2Eskerrak zuri, Jainkoa, eskerrak zuri,
hain hurbil zaitugun horri!
Zeruak zure egintza miragarriak ditu iragartzen.
3Hau dio Jainkoak: «Neuk erabakiko dudan unean,
zuzenbidez epaituko dut mundua.#zuzenbidez epaituko 9,9+. Ik. 35,24.
4Nahiz eta lurrak bizilagun guztiekin ikara egin,
nik dauzkat tinko haren zutoinak».#lurrak ikara 46,3. zutoinak tinko 93,1-2; 96,10; 1 Sm 2,8.
5Hau diotset handiputzei: «Ez harrotu!»
Eta gaiztoei: «Ez ibili indarrak erakusten!#Ez harrotu 1 Sm 2,3.
6Ez ibili arrandiaz indarrak erakusten,
ez hitz egin horrela buru-harro».
7Ez ekialdetik eta ez mendebaldetik,
ez basamortutik ere, ez dator goraldia:
8Jainkoak bakarrik du boterea;
nahi duena eraisten du, nahi duena goratzen.#eraitsi, goratu 1 Sm 2,7; Ez 17,24+.
9Eskuan du Jaunak kopa, ardo bizi#75,9 kopa, ardo bizi: Jaunaren haserre-zigorraren irudi dira; ik. Jr 25,15 oh. nahastuz gainezka;
bertatik isuriko die,
eta lurreko gaizto guztiek edan beharko dute,
hondar eta guzti zurrupatu beharko.#kopa, ardoz gainezka 60,5+.
10Ni, ordea, betiko poztuko naiz#75,10 betiko poztuko naiz:Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak beti iragarriko dut dio.,
Jakoben Jainkoaren omenez kantari.
11«Gaiztoen indarra hautsiko dut;
zintzoen indarra, berriz, areago egingo».
Currently Selected:
SALMOAK 75: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso