SALMOAK 74
74
74. (73.) SALMOA
Tenpluko hondakinen gain deitorea
1 Asafen poema.
Oi Jainko, zergatik baztertu gaituzu betiko?
Zergatik zaude haserre-sutan zeure larreko ardien kontra?#zergatik baztertu? 43,2+.
2Oroit zaitez betidanik zeuretzat hartu zenuen artaldeaz,
zeure artzain-makilaz askatu zenuen ondareaz,
zeure bizileku egin zenuen Sion mendiaz.#betidanik zeuretzat hartu Dt 7,6+. ondarea 28,9; 33,12; Ir 15,17; Dt 32,9; Jr 10,16.
3Jaso zeure herria azkenik gabeko hondakin hauetatik#74,3 Jaso zeure herria… hauetatik: Ohiko itzulpenak hau dio: Zuzendu zeure pausoak… hauetara.:
etsaiak den-dena erraustu du santutegian.#Jerusalem erraustua 2 Erg 25,8-11.
4Zure etsaiek zure elkartearen erdian orroak egin zituzten,
beren banderak ehunka ezarri.
5Baso itsuan aizkoran ari den egurgina ziruditen:
6aizkoraz eta mailuz bota zituzten zur landu guztiak#74,6 5-6 tx.ak ez dira batere argiak jatorrizkoan..
7Gero, zure santutegiari su eman zioten,
zure egoitza santua bota eta profanatu.#santutegia erre 2 Erg 25,9; Is 64,10.
8Hau zuten helburu: erabat erraustea arraza
eta herrialdeko batzar santu guztiak.
9Ez dugu ikusten jadanik zure presentziaren ezaugarririk,
ez dago profetarik, eta inork ez dakigu noiz arte.#ez dago profetarik 77,9; Ez 7,26; Nk 2,9.
10Noiz arte ari behar du, oi Jainko, etsaiak irainka?
Amaigabe mespretxatu behar ote du zure izena?#Noiz arte? 6,4+; 89,47.
11Zergatik ezkutatzen duzu zeure indarra?
Zergatik zaude besoak tolestaturik?
12Zu zara, oi Jainko, zu betidanik nire errege.
Zuk lortu zenuen lurrean garaipena:#nire errege 5,3+.
13zuk suntsitu zenuen zeure indarraz itsasoa,
zuk apurtu itsas herensugeen buruak,#itsasoa menderatua 89,10-11; Is 51,10; Jb 7,12+.
14zuk zanpatu zenizkion itsas munstroari#74,14 itsas munstroa: Jatorrizkoak Leviatan dio; ik. Jb 3,8 oh. buruak
eta itsas herriei jaten eman.#itsas munstroa (Leviatan) 104,26; Jb 3,8+.
15Zuk sorrarazi dituzu iturri eta errekak,
zuk agorrarazi inoiz lehortu gabeko ibaiak.#iturriak sorrarazi Ir 17,1-7; Zen 20,2-13. ibaiak agorrarazi Jos 3,15-16.
16Zureak dira gau-egunak, zuk eratuak eguzki-ilargiak;
17zuk ezarri dituzu munduaren mugak, zuk moldatu uda-neguak.
18Gogoan har, Jauna: etsaiak irain egiten dizu,
herri burugabeak zure izenari mespretxu.
19Ez eman piztiei zeure usapala#74,19 usapala: Jainkoaren herriaren irudia.,
ez ahaztu betiko zeure dohakabeen bizia!
20Gogora ezazu zeure ituna,
beteak baitaude herrialdeko bazterrak gogorkeriaz.
21Ez bedi zapaldua desohoraturik gera,
gorets bezate zure izena dohakabe eta behartsuek.
22Jaiki zaitez, Jainko hori, defenda zeure auzia!
Har gogoan burugabeon etengabeko irainak.
23Ez ahaztu zeure arerioen aupadak,
zure kontra altxatuen iskanbila gero eta handiagoak.
Currently Selected:
SALMOAK 74: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso