YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 73

73
73. (72.) SALMOA
Meditazioa. Gaiztoaren eta zintzoaren azken zoria
1 Asafen # 73,1 Asaf: Ik. 50,1 oh. salmoa.
Bai ona dela Jainkoa, Israel, bihotz-garbientzat!#azken zoria 37,1+.#ona da Jainkoa 25,8; 106,1+.
2Baina ozta-ozta ez dut nik estropezu egin,
ia-ia erori nintzen.
3Izan ere, gaiztoen arrakasta ikusirik,
harroputz horien inbidiaz nengoen.#gaiztoen inbidiaz 37,1+.
4Ez dute inongo problemarik,
osasuntsu eta ongi aseak daude.
5Ez dute giza nekerik,
ez besteek bezala oinazeak eraman beharrik.
6Harrokeria dute lepoko, bidegabekeria soineko.
7Begiak dirdira egiten die gantz artetik,
barruko gutizia kanporatuz.
8Iseka ari dira eta zitalkeriak esaten,
goitik behera begira, jendea nola larrutuko hitz egiten.
9Haien ahoak zeruari erronka, haien mihia lur osoan barrena.
10Horregatik, Jainkoaren herria haiengana bihurtzen da,
haien hitz guztiak ura bezala irentsiz#73,10 Tx.eko testua iluna da eta itzulpena ez erabat segurua..
11Hau diote: «Nola jakin Jainkoak?
Ba al du ohartzerik Goi-goikoak?»#Jainkoak ez daki 10,11+.
12Horra hor gaiztoak: lasai asko beti, ondasunak pilatzen.
13Beraz, alferrik gorde dut bihotza garbi
eta errugabe naizela agertzeko eskuak garbitu,#alferrik Ml 3,14-15. eskuak garbitu 26,6+.
14egunero oinazeak eraman behar baditut
eta goizero zigorra jasan.
15Baina haiek bezala jardutea erabakiko banu,
zure jatorriaz arnegatu egingo nuke.
16Saiatu nintzen ulertzen begi aurreko arazo hori,
17Jainkoaren santutegian sartu nintzen arte;
orduan ulertu nuen zein den haien atarramentua.
18Hara, irristalekuan jarriak dituzu eta hondamendira amiltzen.
19Bat-batean, nolako hondamena!
Haienak egin du, ikaragarrizko azkenaz.
20Esnatutakoan ametsa bezala,
gutxietsi egingo dituzu, Jauna, mamuen erreinuan#73,20 Bigarren lerroko testua zaila da. Honela ere itzul daiteke: altxatzean, mespretxatu egingo duzu haien irudia ere..#ametsa bezala 90,5; Is 29,7-8; Jb 20,8.
21Bihozmindurik nengoen, barrua gogorturik,
22eta hala, inozo eta ezjakin nintzen,
abere baten pareko zure begietan.
23Baina ni zurekin izango naiz beti: eskutik hartua naukazu;
24zeure aholkuz nauzu gidatuko
eta, azkenik, ospez zeureganatuko.#ospez zeureganatuko 16,11.
25Ez zaitut, bada, zu zeruan? Ez dut beste pozik lurrean!
26Gorputz eta espirituz, indargaltzen ari banaiz ere,
zu zara nire adorearen euskarri, oi Jainko,
zu nire betiko ondasun.#nire betiko ondasun 16,5+.
27Bai, zuregandik urrun doazenak galduak dira,
desleial zaizkizunak#73,27 desleial zaizkizunak: Jatorrizkoak prostituzioan ari dio, irudi honek Jainkoarekiko desleialkeria, idolatria batik bat, adierazten duelarik (ik. Os 1,2 oh.). suntsitu egingo dituzu.
28Nire zoriona, berriz, Jainkoaren ondoan egotea da,
Jainko Jaunarengan babestea,
eta haren egintza guztiak ospatzea.#Jaunarengan babestu 7,2+.

Currently Selected:

SALMOAK 73: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for SALMOAK 73