SALMOAK 72
72
72. (71.) SALMOA
Errege berriaren erregua
1 Salomonena.
Ene Jainko, emaiozu zeure zuzentasuna erregeari,
zeure justizia erregearen semeari.#zuzentasuna, justizia 89,15; Jr 23,5.
2Goberna beza zure herria justiziaz,
zure dohakabeak zuzenbidez.
3Ekar bezate mendi eta muinoek herriarentzat
justiziazko bakea!#mendi-muinoek bakea Is 45,8; 52,7.
4Egin biezaie justizia herriko dohakabeei,
salba bitza behartsuak, apurtu zapaltzaileak!#justizia dohakabeei Jr 22,15-16; Es 29,14.
5Iraun beza#72,5 Iraun beza: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Begirune izan diezaiotela dio. Jatorrizkoak ez du argitzen hurrengo tx.ak Jainkoari ala erregeari dagozkion. Salmoak Jainkoaren tituluak aplikatzen dizkio erregeari, eta horiez jantzi du tradizioak Salomon erregearen irudia. eguzkia eta ilargia direino,
munduaren azkena arte!#eguzkia eta ilargia direino 89,37-38.
6Jaits bedi euria belardira bezala,
lurra asetzen duen lanbroa bezala.
7Haren egunetan, lora bedi justizia,
ugaldu bakea eta ongizatea, ilargia itzali arte!
8Izan bedi nagusi itsasotik itsasora,
lurraren bazter batetik bestera#72,8 lurraren bazter batetik bestera: H.h., ibaitik lurraren bazterreraino. Ibaia Eufrates da..#itsasotik itsasora… Za 9,10; Si 44,21.
9Makur bekizkio itsas herriak#72,9 itsas herriak: Sirierazko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazkoak basamortuko tribuak, hau da, beduinoak, dio.,
jan bezate hautsa haren etsaiek!
10Ekar biezazkiote erregaliak
Tarsiseko eta urrutiko herrietako erregeek,
ordaindu zergak Saba eta Sebako#72,10 Tarsis: Mendebaldeko ertza adierazten du, agian Espainiako kostaldea; Saba Arabiako hegoaldea da, eta Seba Sudango iparraldea. erregeek.#erregeek zergak 1 Erg 5,1.
11Agur bezate ahuspezturik errege guztiek,
jar bekizkio menpean nazio guztiak!
12Berak libratuko du laguntza eske oihuka ari den behartsua,
nork defendaturik ez duen dohakabea.#behartsua libratuko Jb 29,12.
13Gupida izango die gizagaixo eta pobreei,
bizia salbatuko behartsuei.
14Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik.
Balio handia izango du haien biziak berarentzat!#biziak balio handia 116,15.
15Bizi bedi luzaro! Eman biezaiote Sabako urrea,
egin bezate otoitz haren alde etengabe,
bedeinka bezate egunero!#Sabako urrea 1 Erg 10,1-13.
16Izan bedi gari ugari lurraldean, mendi gainetan kulunkan;
sor beza fruitua Libanok bezala, zelaiko belarra bezain ugari!
17Iraun beza haren izenak betiko, eguzkiak adina!
Bedeinkatuak bitez harengan ondorengoak,
zoriontsu#72,17 ondorengoak: Grekozko itzulpenak lurreko leinu guztiak dio, Abrahami eginiko agintzaria (ik. Has 12,3; 22,18) erregeari aplikatuz. zoriontsu: Honela ere uler daiteke: Zoriontsu esan biezaiote. nazio guztiak!#Bedeinkatuak nazioak Has 12,3+.
18Bedeinkatua Jainko Jauna, Israelen Jainkoa,
mirarigile bakarra!
19Bedeinkatua betiko haren izen ospetsua!
Haren aintzak bete beza lur osoa! Amen. Amen#72,19 Amen. Amen: 18-19ko bedeinkazioak Salmo-liburuaren zati baten bukaera adierazten du (ik. 41,14 oh.)..#Haren aintzak lurra bete Hab 2,14+.
20 Hemen amaitzen dira Jeseren seme Daviden otoitzak # 72,20 Ohar honek Daviden izenpeko bilduma bukatzen dela adierazten du. .
Currently Selected:
SALMOAK 72: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso