YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 71

71
71. (70.) SALMOA
Zahartu eta ahulduaren otoitza
1Jauna, zuregan dut babesa:
ez diezadala inoiz usteak huts egin!#Ik. 31,2-4.#zuregan babesa 7,2+.
2Zuzena baitzara, libra nazazu, askatu,
makur belarria niregana eta salba nazazu.
3Izan zakizkit harkaitz babesle;
agindua duzu noiznahi etorriko zarela ni salbatzera.
Bai, zu zara nire haitz eta gotorleku.#harkaitz, gotorleku 18,3+.
4Aska nazazu, ene Jainko, gaiztoaren eskutik,
bidegabeko eta gogorkeria-zaleen ukabiletik.
5Jainko Jauna, zu zaitut itxaropen,
zu gaztetatik neure segurtasun.
6Zu izan zaitut euskarri amaren sabeletik,
zuk atera nauzu#71,6 atera nauzu: Itzulpena ez da segurua, hebreerak dakarren hitza ezezaguna baita. amaren erraietatik.
Zuri etengabe nire gorespena!#amaren sabeletik 22,10+.
7Mirari bat bezala gertatu nintzen askorentzat,
zu zintudan neure babesleku seguru.
8Zure gorespenez eta ekintza ospetsuez
betea nuen ahoa egun osoan.
9Ez ni baztertu zahartu naizen honetan,
ez eskutik utzi indarrak ahuldu zaizkidanean.#ez eskutik utzi 22,12.20; 38,22+.
10Etsaiak begira ditut,
niri zelatan daudenek elkar hartu dute.
11Hau diote: «Jainkoak bertan behera utzia du:
segi atzetik, harrapatu, ez du inor izango libratzeko».
12Jainkoa, ez gelditu niregandik urrun,
ene Jainko, zatoz laster laguntzera!#ez gelditu urrun 22,12+. zatoz laster laguntzera 22,20+.
13Gal bitez lotsagarri nire salatzaileak!
Irainak eta desohoreak estal bitza
nire zoritxarraren bila dabiltzanak!#Gal bitez lotsagarri 35,4; 40,15+.
14Nik, berriz, itxaroten jarraituko dut,
gero eta areago zu goretsiko.
15Nire ezpainek egun osoan emango dute
zure salbamen-asmo eta egintzen berri,
nik kontatu ahal baino gehiago diren arren.#kontatu ahal baino gehiago 40,6+.
16Zure tenplu bikainean sartuko naiz, Jainko Jauna#71,16 Zure tenplu… Jauna: Testu eztabaidagarria. Zenbaitek honela itzultzen du: Jainko Jaunaren egintza bikainak aldarrikatuko ditut.,
leiala zu bakarrik zarela iragarriko.
17Ene Jainko, gaztetatik irakatsi didazu,
eta zure egintza miragarriak
iragartzen ari izan naiz gaur arte.
18Orain, zahar eta ile-zuri naizenean,
ez nazazu bertan behera utz, ene Jainko,
zure indarra elkarteari iragar diezaiodan,
zure tenplura datorkeen edonori.#zure indarra iragarri 22,31+.
19Zure salbamen-asmoa, oi Jainko, zerurainokoa da,
gauza handiak egin baitituzu.
Nor zu adinakorik, oi Jainko?#Zure salbamen-asmoa 36,6-7. gauza handiak egin 86,8.
20Hamaika larrialdi eta zoritxar pasarazi didazu.
Baina berriro biziaraziko nauzu,
Herio Leize sakonetik altxatuko.
21Lehen baino izen handiagoa emango didazu,
berriro kontsolatuko.
22Orduan, harpa-soinuz goretsiko zaitut, ene Jainko,
leiala zarelako;
zitaraz kantatuko dizut, oi Israelgo Santu.
23Bai, zuri kantatuko dizut,
poz-oihuz ospatuko zaitu nire ahoak,
zuk salbatu duzun nire izate osoak.
24Nire mihiak zure salbamen-asmoa
iragarriko du egun osoan,
lotsaz eta irainez gelditu baitira
nire zoritxarraren bila zebiltzanak.#Nire mihiak 35,28. lotsaz eta irainez 35,26. Ik. 71,13.

Currently Selected:

SALMOAK 71: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in