YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 70

70
70. (69.) SALMOA
Laguntza eske oihu larria
1 Koru-zuzendariarentzat. Davidena. Oroigarritzat # 70,1 Oroigarritzat: Ik. 38,1 oh. Salmo hau 40,14-18aren ia h.h.ko errepikapena da. .
2Ene Jainko, zatoz ni libratzera!
Jauna, zatoz laster laguntzera!#Ik. 40,14-18ko err.ak.
3Lotsa gorritan geldi bitez ni hil nahian dabiltzanak!
Atzera egin bezate, barregarri, zoritxarra opa didatenek!
4Itzul bitez lotsaren lotsaz burla egiten didatenak!
5Poz eta alai bitez zurekin zuregana jotzen dutenak!
«Handia da Jainkoa!», esan bezate etengabe
zure salbamena maite dutenek!
6Behartsu eta dohakabe naiz: zatozkit laster, ene Jainko!
Zu zara nire laguntzaile eta askatzaile, Jauna, ez luza!

Currently Selected:

SALMOAK 70: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in