SALMOAK 69
69
69. (68.) SALMOA
Jainkozale atsekabetu eta erasotuaren otoitz larria
1 Koru-zuzendariarentzat. «Liliak # 69,1 Liliak: Ik. 45,1 oh. » doinuan. Davidena.
2Salba nazazu, ene Jainko: leporaino ditut urak.#leporaino urak Jon 2,4-6.
3Istinga sakonean murgiltzen ari naiz,
eta oinak non tinkaturik ez.
Ur handietan nago sartua, eta korronteak narama.
4Akitua nago deiadarka, errea daukat eztarria,
lausoturik begiak, ene Jainkoaren zain eta zain.#Akitua 6,7; Jr 45,3. lausoturik begiak 119,82.123; Nk 2,11.
5Buruko ileak baino gehiago dira
arrazoirik gabe gorroto didatenak,
nire tximak baino ugariago nire erasotzaileak,
nire etsai gezurtiak.
Lapurtu ez dudana itzuli behar ote dut?#arrazoirik gabe gorroto 35,19+.
6Ene Jainko, ezagutzen duzu nire zabarkeria,
ez daude zuretzat ezkutuan nire hutsegiteak.
7Jauna, Jaun ahalguztiduna,
ez biezaie nire erruz usteak huts egin
zuregan konfiantza dutenei;
ez nadila lotsabide gerta zuregana jotzen dutenentzat,
oi Israelen Jainkoa!
8Zuregatik jasan ditut irainak,
zuregatik estali dit lotsak aurpegia.#Zuregatik jasan Jr 15,15.
9Arrotz gertatua naiz neure senideentzat,
ezezagun neure amaren seme-alabentzat.#Arrotz senideentzat 31,12+.
10Zure tenpluaren maiteminak erretzen nau#69,10 Zure… nau: H.h., Zure etxearen maiteminak jan nau. Uler daiteke, etsaiek tenpluarengatik duten inbidiak jo duela salmogilea.,
zure kontrako irainak datozkit gainera.#Zure tenpluaren maitemina 119,139; Jn 2,17. irainak gainera Erm 15,3.
11Barau eginez penatzen banaiz,
iraina besterik ez dut jasotzen;#Barau eginez 109,24-25.
12dolu-jantzia hartzen badut, irri-lelo bihurtzen naiz.
13Plazan eserita, marmarka ari zaizkit,
mozkorrek koplak ateratzen dizkidate.
14Jauna, zuri degizut otoitz: Jauna, egidazu orain mesede!
Erantzun, ene Jainko, zeure maitasun handiaz,
zeure egiazko salbamenaz.
15Atera nazazu lokatzetik, ez nadila murgil;
libra nazazu gorroto didatenengandik eta ur handietatik!#ez nadila murgil 69,3.
16Ez nazala ur-korronteak eraman,
ez nazala zurrunbiloak irentsi,
ez nadila putzuan itxita geldi!
17Erantzun, Jauna, zeure maitasun zoragarriaz,
bihur niregana begiak zeure erruki handiaz.#zeure maitasunaz 17,7+; 119,21.
18Ez ezkuta aurpegia zeure morroi honi,
erantzun laster, larri naiz eta.#Ez ezkuta aurpegia 13,2+; 102,3; 143,7.
19Hurbil zakizkit, defenda nazazu,
askatu etsaien eskutik.
20Badakizu nola iraintzen nauten,
nola desohoratu eta lotsarazten;
ongi ezagunak dituzu nire etsaiak.
21Irainek bihotza urratu didate, guztiz adorerik gabe nago#69,21 adorerik gabe nago: Hitz arraro baten zalantzazko itzulpena..
Ezbeharrean laguntza espero nuen, baina alferrik;
kontsolatzaileak, baina ez ditut aurkitu.#kontsolatzailerik ez Is 51,19+.
22Janaritan pozoia jarri didate,
egarriarentzat ozpina edaten eman.#ozpina Mt 27,34.48.
23Gerta bekie beren otordua tranpa,
beren segurtasuna sare.#Erm 11,9-10ean aipatua.
24Lauso bitez haien begiak eta itsutu,
ahul bekie gerria betiko!
25Hustu zeure sumina haien gainera,
jo bitza zure haserre-suak!
26Bihur bedi haien kanpalekua basamortu,
geldi bitez inor gabe haien bizilekuak!#Bihur bedi… Eg 1,20.
27Zuk jo duzunari eraso egiten baitiote,
zuk zaurituaren oinazeaz hitz eta berba.
28Ordainarazi beren erruak banan-banan,
ez bezate sekula zure barkamenik ikus!
29Ezaba itzazu biziaren liburutik,
ez sailkatu zintzoen zerrendan!#biziaren liburua Ap 3,5+.
30Ni, berriz, gizagaixo atsekabetu hau,
indarberri nazala, oi Jainko, zure salbazioak.
31Orduan, Jainkoaren izena kantuz goretsiko dut,
esker onez handietsiko.
32Atseginago izango zaio Jaunari zezena baino,
adardun eta azkazaldun zekorra baino.#Atseginago Jaunari 50,8.14+; 51,18.19+.
33Ikusazue, apalok, eta poztu;
izan bihotz, Jainkoarengana jotzen duzuenok!#apalak poztu 22,27; 34,3; 70,5.
34Entzuten baitie Jaunak bere behartsuei,
ez ditu baztertzen berari atxikiak daudenak.
35Gorets bezate zeru-lur eta itsasoek
eta bertan bizi diren guztiek.
36Bai, Jainkoak salbatuko du Sion,
berriro eraikiko Judako hiriak.
Beraietan biziko dira eta haien jabe izango.#Jainkoak eraikiko 102,17; Is 44,26; Ez 36,10.
37Jainkoaren zerbitzarien ondorengoak izango dira oinordeko,
hura maite dutenak biziko bertan.#ondorengoak oinordeko Is 65,9.
Currently Selected:
SALMOAK 69: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso