SALMOAK 68
68
68. (67.) SALMOA
Jainkoaren garaipenak ospatuz gorazarrea
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa. Kanta # 68,1 Kanta: Liburu osoko salmorik konplexuenetakoa dugu hau, itzulpen- eta interpretazio-zailtasun handiak dituena. Garaipen-gorazarrea da, Jainkoak historian zehar Israelen alde eginiko egintza salbagarriak ospatzen dituena. Ospakizuna prozesio modura egiten da. .
2Jainkoa jaiki eta haren etsaiak sakabanatu!
Gorroto diotenak ihesi doaz haren aurretik.#Jainkoa jaiki, etsaiak sakabanatu Zen 10,35; Is 33,3.
3Kea desegiten den bezala desegiten dira;
nola urtzen argizaria sutan,
halaxe galtzen gaiztoak Jainkoaren aurrean.#Kea bezala 37,20; Os 13,3.
4Zintzoak, berriz, pozik dira,
Jainkoaren aurrean dantzan, bozkarioz gainezka.#Zintzoak pozik 32,11+; Jb 22,19.
5Kanta Jainkoari, jo soinua haren omenez,
presta bidea «hodei gainean zaldiz doanari».
Goza Jaunarekin#68,5 hodei gainean zaldiz doana: Kanaandar mitologian Baal ekaitzaren jainkoari ematen zitzaion titulua da, hemen Jaunari egokitua. Goza Jaunarekin: Testu zuzendua; jatorrizkoak ez du zentzurik: Jaunarengan haren izena., haren aurrean poz-oihuka.#Kanta 96,1+; Jr 20,13. hodei gainean zaldiz doana 18,10-11; Dt 33,26; Is 19,1.
6Umezurtzen aita, alargunen defendatzaile da Jainkoa
bere bizileku santutik.#Umezurtzen, alargunen defendatzaile 146,9; Ir 22,20-21+; Jr gt 37. Ik. 10,18+.
7Baztertuei etxea ematen die Jainkoak,
preso zeudenak kanta artean askatzen;
errebeldeak bakarrik basamortuan gelditzen.
8Oi Jainko, zeure herriaren gidari atera zinenean,
basamortuan zehar zindoazela,#herriaren gidari atera zinen Dt 33,2; Ep 5,4-5; Hab 3,3-6.
9dardara egin zuen lurrak,
urtu egin zen Jainkoaren aurrean zerua,
Sinaiko Jainkoaren, Israelen Jainkoaren aurrean.#lurrak dardara Heb 12,26.
10Euria ugari bota zenuen, oi Jainko,
zeure lurralde eta jabegoa indarberritu.
11Hantxe kokatu zen zure herria;
behartsuen ardura duzu, oi Jainko, zeure ontasunean.
12Jaunak iragarpena egin du,
ugaria da mezularien taldea:
13«Ihesi doaz, ihesi, erregeak eta gudarosteak!»
Lurraldeko larreak harrapakin gisa banatuak dira,#Ihesi erregeak 48,5-6.
14zuek artegian atsedenean zaudetelarik.
Usoaren hegalak zilarrez estaltzen dira,
lumak urre gorriz#68,14 13-14 tx.ak ulergaitzak dira. Usoa, judu-tradizioaren arabera, Israel da, harrapakinez apaindua..
15Ahaltsuak erregeak sakabanatzean,
Mendi-ospelean#68,15 Mendi-ospela: Hebreeraz Tzalmon. Ez dakigu non zegoen mendia, ezta aipaturiko gertakariaren berri ere. elurra ari zuen.
16Baxango mendi, mendi gorena,
gailur garaidun Baxango mendia,
17zergatik zaudete, gailur garaiok, inbidiaz begira
Jainkoak bizitzeko desiratu duen mendiari,
Jaunak betiko bizileku egin duenari?#Jainkoak aukeraturiko mendia 78,68. betiko bizileku Ez 43,7.
18Jainkoaren guda-gurdiak milaka eta milaka,
ezin konta ahalakoa haren gudarostea:
horien artean aintzaz beterik dago Jauna santutegian#68,18 horien artean… santutegian: Testua zaila da. Hau dio h.h.: Jauna horien artean, Sinai santutegian. Agian, esanahia hau da: lehen Sinai mendian azalduriko Jainkoaren aintza orain Jerusalemgo santutegian dagoela. Honela ere itzuli ohi da: Jauna Sinaitik santutegira etorri da..
19Gorenera#68,19 Gorenera: Seguruenik, Sion mendira. Tx.eko bi lehen bertsoak Ef 4,8an aipatzen dira, baina testu aski ezberdin batez. igo zinen, gatibuak harturik;
zerga ordaindu zizuten gizakiek, baita errebeldeek ere,
Jainko Jaun horrek bizilekua izan zenezan.#Gorenera igo 47,6.
20Bedeinkatua egunero Jauna:
bere gain hartu gaitu geure Jainko salbatzaileak.#bere gain hartu gaitu Dt 32,11; Is 46,3-4; 63,9.
21Jainko salbatzaile dugu Jainkoa,
Jainko Jaunari esker libratu gara heriotzatik.
22Izan ere, Jaunak xehatzen ditu etsaien buruak,
errudunen burezurrak.
23Jaunak esan du: «Baxandik ekarriko ditut,
itsas hondotik aterako,
24etsaiak odoletan zapal ditzazun;
zure txakurren mihiek ere izango dute partea».#txakurren mihiek ere 1 Erg 21,19; 22,38; 2 Erg 9,36.
25Hor ageri da, ene Jainko, zure gorteiua,
ene Jainko eta erregearen gorteiua santutegirantz:
26kantariak aurrean, musikariak atzean,
neskatxak tartean, panderoa joz.
27Bedeinka ezazue Jainkoa batzarrean,
bedeinka Jauna Israelgo elkartean.
28Horra hor aurrena Benjaminen, gazteenaren, leinua,
eta ondoren Judaren buruzagiak,
Zabulon eta Neftaliren buruzagiak#68,28 27-28 tx.etan esanahi iluneko zenbait hitz azaltzen da; itzulpena ez da segurua..
29Azaldu, ene Jainko, zeure indarra,
egiaztatu, ene Jainko, gure alde egin duzuna.
30Opariak dakarzkizute erregeek
Jerusalemgo zeure tenplura;#erregeek opariak 72,10-11.
31bertatik, egiozu mehatxu Egiptori, kanaberadiko piztiari,
haren zezen- eta zekor-tropelari,
zilarraren irrikaz herriak zanpatzen dituzten horiei!
Sakabana itzazu herri guduzaleok!
32Betoz opari bikainak Egiptotik,
dakarzkiola arin Etiopiak esku-erakutsiak Jainkoari#68,32 31-32 tx.etako testuak puntu ilunak ditu eta itzulpena zalantzazkoa da..#Etiopiak esku-erakutsiak Is 18,7; 45,14.
33Munduko erresumok, kanta Jainkoari, jo soinua Jaunari.#kanta 68,5+.
34Hara, zeruetan, antzinako zeruetan, zaldiz doanak
oihu egin du bere ahotsaz, bere ahots indartsuaz.#zaldiz doana 68,5+. ahots indartsua 29.
35Eman aintza Jainkoari!
Haren ospea Israelen gain dago,
haren ahalmena hodeiez gora.
36Ikaragarria Jainkoa santutegian: bera da Israelen Jainkoa,
bere herriari indar eta kemen ematen diona!
Bedeinkatua Jainkoa!#herriari indar 28,8+.
Currently Selected:
SALMOAK 68: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso