SALMOAK 67
67
67. (66.) SALMOA
Jainkoari bedeinkazio-eskaria
1 Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Salmoa. Kanta.
2Erruki gutaz, oi Jainko, bedeinka gaitzazu,
erakutsi guri aurpegi argia,#bedeinka gaitzazu Zen 6,24-25. erakutsi aurpegi argia 31,17+.
3ezagut dezan munduak zure nagusitza#67,3 zure nagusitza: Edo zure bideak, hau da, Jaunaren jokabidea Israelen alde.,
jentil-herriek zure garaipena.
4 Goraipa zaitzatela herriek, oi Jainko,
goraipa zaitzatela herri guztiek! # Goraipatu herriek 99,1-3.
5Kanta bezate nazioek pozaren pozez,
herriak justiziaz gobernatzen baitituzu,
nazioak munduan zuk gidatzen.#herriak justiziaz gobernatzen 9,9+; 82,8; 98,9.
6 Goraipa zaitzatela herriek, oi Jainko,
goraipa zaitzatela herri guztiek!
7Eman beza lurrak bere fruitua,
bedeinka gaitzala Jainkoak, gure Jainkoak.#Eman beza lurrak fruitu 85,13. Ik. 65,10-14.
8Bedeinka gaitzala Jainkoak,
izan biezaio begirune mundu osoak!#izan biezaio begirune mundu osoak 33,8+.
Currently Selected:
SALMOAK 67: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso