YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 66

66
66. (65.) SALMOA
Jainko mirarigileari esker oneko liturgia
1 Koru-zuzendariarentzat. Kanta. Salmoa.
Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok,#Egin irrintzi, lurtar guztiok 98,4; 100,1.
2kanta haren omenez, eman ohore hari gorespenez.
3Esan Jainkoari: «Zu bai izugarria zeure egintzetan!
Zure indar handiaren aurrean,
makurtu egiten dira zure etsaiak.
4Mundu osoa ahuspezten da zure aurrean,
kantu degizute, abestiz zaituzte ospatzen».#Mundu osoa ahuspezten Is 49,23.
5Zatozte, ikus Jainkoak eginak,
izugarriak gizakientzat haren ekintzak:#Zatozte Ik. 46,9.
6itsasoa lehor bihurtu zuen, oinez igaro ziren bertatik#66,6 Israel herriak Itsaso Gorria (ik. Ir 14) eta Jordan ibaia (ik. Jos 3) igaro zituenekoa gogorarazten da..
Poz gaitezen, beraz, Jainkoarekin!#itsasoa lehor bihurtu 106,9; 114,3.5; Ir 14,16; Jos 3,13; Is 44,27; 50,2.
7Nagusi da betidanik bere ahalmenaz;
erne ditu begiak herrien gain,
errebeldeak aurka altxa ez dakizkion.#begiak herrien gain erne 11,4+; Jb 28,24; 1 Kro 16,9.
8Bedeinkatu, herriok, gure Jainkoa,
oihukatu goraki haren gorespena.
9Bizirik eutsi baitzigun
eta gure oinei erortzen utzi ez.#erortzen utzi ez 55,23; 121,3.
10Probatu gaituzu, bai, gure Jainko horrek,
zilarra bezala garbitu,#Probatu gaituzu 26,2; Is 48,10; Za 13,9.
11estuasun larrian jarri, zama astuna bizkarrera bota,
12zamariak bagina bezala zapal gaitzaten utzi#66,12 Lehen lerroko testua ez da argia, funtsezko esanahia, herriaren zapalkuntza alegia, argi dagoen arren..
Suari eta urei aurre egin behar izan diegu.
Baina, azkenik, eman diguzu arnasa.
13Zure etxean sartuko naiz erre-oparirako
eta horrela beteko dizut promesa,
14larrialdian neure ahoz hitzemana.
15Abere gizenak opalduko dizkizut,
ahariak erreko, zezen eta akerrak eskainiko.#opariak eskaini 51,21.
16Jainkoari begirune diozuenok, zatozte eta entzun:
hark nire alde egina kontatuko dizuet.#Jaunak egina kontatu 9,2+.
17Nire ahoak hari dei egin orduko,
prest zegoen nire mihian gorazarrea.
18Asmo okerrak izan banitu, Jaunak ez zidakeen entzungo.#ez zidakeen entzungo Jn 9,31.
19Baina Jainkoak entzun egin zidan, nire otoitz-oihua aditu.
20Bedeinkatua Jainkoa! Ez du baztertu nire otoitza,
ezta aldendu ere niregandik bere maitasuna.

Currently Selected:

SALMOAK 66: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in