YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 65

65
65. (64.) SALMOA
Jainko ongileari gorazarrea
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa. Kanta.
2Oi Sionen zauden Jainkoa,
zuri zor zaizu gorespena, zuri bete behar promesak,#promesak bete 50,14+.
3otoitzak entzuten dituzun horri.
Zuregana datoz gizakiak oro.#Zuregana gizakiak oro Is 66,23.
4Ezin konta ahala dira gure erruak,
baina zuk barkatu egiten dizkiguzu hobenak.#zuk barkatu 32,1-2; 78,38.
5Zorionekoa zuk aukeratu eta gonbidatzen duzuna
zeure santutegian#65,5 zeure santutegian: H.h., zeure atarietan. bizitzera.
Ase gaitezela zure etxeko ondasunez,
zure tenpluko dohain santuz!#zure etxeko ondasunez 36,9+.
6Salbaziozko egintza harrigarriz erantzuten diguzu,
Jainko gure salbatzaile horrek,
munduko bazter guztien,
urrutieneko itsasoen itxarobide horrek.
7Zuk ezarri dituzu mendiak tinko zeure indarraz:
ahalmenez zaude jantzia!#mendiak tinko ezarri 24,2+. ahalmenez jantzia 66,7; 93,1.
8Zuk baretzen duzu itsas olatuen burrunba,
zuk baretzen herrien zalaparta.#itsasoa baretu 89,10+. herrien zalaparta 2,1; Is 17,12.
9Mundu-bazterretako biztanleak
harri eta zur daude zure mirarien aurrean.
Bai sortaldeari, bai sartaldeari, pozez oihu eragiten diezu.
10Zuk zaintzen duzu lurra, urez ase eta oparo aberasten;
gainezka doa urez zeruko ubidea#65,10 zeruko ubidea: H.h., Jainkoaren ubidea; poeta zeru gaineko urez ari da, hango urtegietatik isurtzen baita euria lur gainera.,
zuk ematen diozu gizakiari garia, zuk prestatzen lurra:#lurra urez ase Is 30,23.25; Jl 2,22-23. garia eman Os 2,1; Jl 2,19.
11ildoak ureztatu, zokorrak berdindu,
euri-zaparradaz harrotu, ernamuinak bedeinkatu.
12Urtea ondasunez mukurutzen duzu,
zure lautadak#65,12 lautadak: Gurdi-arrastoak bezala ere itzuli ohi da, Jainkoak bere gurdian lurra zeharkatzean emankor egiten duela ulertuz. joritasunez janzten.#Urtea ondasunez mukurutu Am 9,13.
13Heze eta jori daude landa zabalak,
pozez apaindurik mendi-muinoak.#pozez mendi-muinoak 96,12.
14Zelaiak artaldez jantzi dira, ibarrak gariz estali.
Denek irrintzi eta kantu!

Currently Selected:

SALMOAK 65: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in