YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 64

64
64. (63.) SALMOA
Jainkoak iraintzaileak zigortu
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
2Entzun, ene Jainko, nire kexa,
zaindu nire bizia etsai beldurgarriongandik.
3Gorde nazazu makurren azpilanetik,
elkar hartu duten gaizkileengandik;
4ezpata bezain zorrotza dute mihia,
geziak bailiran botatzen hitz pozoitsuak:#mihia ezpata 55,22+. geziak 11,2+; Jr 9,2.
5ezkututik jaurtitzen diote errugabeari,
bat-batean eta ezeren beldurrik gabe.
6Gaitz egiteko elkar berotzen dute,
tranpa ezkutuak nola jarriko dabiltza,
esanez: «Nor konturatuko da?#Nor konturatuko? 94,7; Is 29,15. Ik. 10,11+.
7Nork ikertuko gure makurkeria biribilak?»
Ikertzen ditu, bai,
gizakiaren barrena bihotz-hondoraino ikertzen duenak#64,7 Tx.a zaila da eta itzulpen ezberdinak eman ohi dira..#gizakiaren barrena ikertu 7,10+.
8Jainkoak geziak jaurti eta zauriz beteak dira bat-batean.#Jainkoaren geziak 38,3+.
9Beren mihia bihurtzen zaie erorbide,
eta begira daudenek irri dagite buru-keinuka.#buru-keinuka 22,8+; 44,15.
10Jende guztia beldurrak hartu du,
Jainkoaren egintzak iragartzen dituzte,
hark egina hausnartzen.#Jendea beldurrak hartu 40,4.
11Alai bedi zintzoa Jaunarekin, babes bedi harengan
eta harro bitez horretaz bihotz zuzenekoak.#zintzoa alai 5,12; 32,11; 58,11.

Currently Selected:

SALMOAK 64: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in