SALMOAK 63
63
63. (62.) SALMOA
Jainkoaren irrikaz gau eta egun
1 Daviden salmoa. Judako basamortuan zegoenekoa. # David basamortuan 1 Sm 23,14; 24,2.
2Jainko, ene Jainko, lehia biziz nabilkizu bila,
zure egarri da nire barrena, zure irrika naizen guztia,
lur lehor, agor, urik gabea bezala#63,2 urik gabea bezala: Hebreerazko zenbait eskuizkribu eta sirierazko itzulpenaren arabera; ohiko testuak urik gabean dio..#zure egarri 42,3+. lur lehor 143,6.
3Egon nadila horrela santutegian zuri begira,
zure indarra eta ospea ikusiz.#indarra eta ospea 29,1-2.
4Bizia baino ederrago zure maitasuna!
Nire ahoak ospatuko zaitu;
5bai, bizitza guztian bedeinkatuko zaitut,
zuri dei eginez altxatuko eskuak.#bedeinkatuko zaitut 145,2. eskuak altxatuko 28,2+.
6Jakirik gozoenez#63,6 Jakirik gozoenez: H.h., Gantz eta olioz. bezala aseko naiz,
eta nire ezpainek poz-oihuka goretsiko zaituzte.#Jakirik gozoenez ase 36,9+.
7Gauez ohean zuregan dut gogoa,
zuri otoitzean igarotzen ditut orduak.
8Bai, zu izan zaitut laguntzaile;
kantuz ariko naiz pozik zure hegalen itzalean.#zure hegalen itzalean 17,8+.
9Zuri itsatsia nago oso-osorik,
eta zure eskuinak eusten niri.#Zuri itsatsia Dt 10,20+.
10Nire hondamen bila dabiltzanak, ordea,
bihoaz lurpe sakonera!
11Hil bitez ezpataz, bihur azerien janari!
12Erregea Jainkoarekin poztuko da.
Haren izenarengatik#63,12 Haren izenarengatik: Jainkoarena nahiz erregearena izan daiteke. zin egiten duena harro izango da;
gezurtiei, berriz, ahoa itxiko diete.#Erregea Jainkoarekin poztu 21,2.
Currently Selected:
SALMOAK 63: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso