SALMOAK 62
62
62. (61.) SALMOA
Jainkoaz bakarrik fidatzeko deia
1 Koru-zuzendariarentzat. «Jedutun # 62,1 Jedutun: Ik. 39,1 oh. » en doinuaz. Daviden salmoa.
2Jainkoarengan bakarrik atseden nire barruak,
harengandik nire salbamena.#Jainkoarengandik salbamena Is 12,2.
3 Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen,
nire gotorleku: inola ere ez naiz eroriko. # Bera nire harkaitz… 18,3; 89,27.
4Noiz arte oldartu behar duzue gizakiaren kontra,
hau akabatu nahian?
Pareta okertua, hesi koloka#62,4 hesi koloka: Bi irudiok gizakiari aplikatzen zaizkio ohiko itzulpenetan, pareta okertua, hesi koloka bailitzan itzuliz. zarete guztiok!
5Azpikeria beste asmorik ez dute,
gezurra zaie atsegin, hondatzeko:
hitzez bedeinkatu, eta barrutik madarikatu.#hitzez, barrutik 28,3+; 55,22.
6Ene barrena, Jainkoarengan bakarrik izan atseden,
harengandik baitator nire esperantza.#harengandik esperantza 71,5; Has 49,18.
7 Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen,
nire gotorleku: ez naiz eroriko.
8Jainkoarengan nire salbamena eta ohorea,
Jainkoa nire harkaitz sendo eta babesleku.
9Izan beti harengan konfiantza, haren herri zaretenok!
Zabaldu hari zeuen bihotza! Jainkoa dugu babesleku!#harengan konfiantza 9,11+; Is 26,4. Jainkoa babesleku 7,2+.
10Haizea eta itxura besterik ez dira gizakiak,
jende xehe nahiz handiki:
denak batera pisuan jarrita,
haizea baino arinago igoko lirateke.#gizakia haize eta itxura 39,6-7. jende xehe nahiz handiki 49,3. pisuan Is 40,15.
11Ez izan konfiantzarik zapalkuntzan,
ez jarri usterik lapurretan.
Ondasunak ugalduta ere, ez eman haiei bihotza.#ez jarri usterik zapalkuntzan Is 30,12. ez eman bihotza ondasunei Jb 27,16-17; 31,25; Mt 19,22; 1 Tm 6,17.
12Jainkoak esan du —behin eta berriro entzun diot#62,12 Jainkoak… entzun diot: H.h., Jainkoak gauza bat esan du, entzun dizkiodan bi gauza.—
berari dagokiola ahalmena.
13Bai, zuri dagokizu, Jauna, leialtasuna;
bakoitzari bere egintzen arabera ordaintzen diozu.#Jaunari leialtasuna 17,7+. bakoitzari bere egintzen arabera Jr 25,14+; Jb 34,11; Erm 2,6; 2 Tm 4,14.
Currently Selected:
SALMOAK 62: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso