YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 61

61
61. (60.) SALMOA
Tenplutik urrun dagoenaren erregua. Erregearen alde eskaria
1 Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Davidena.
2Entzun, ene Jainko, nire garrasia, zaude adi nire otoitzari.
3Leize-ertzetik#61,3 Leize-ertzetik: Edo Lurraren ertzetik. Behin baino gehiagotan, lur hitzak Herio Leizea adierazten du. dei degizut bihotz larriz.
Eraman nazazu harkaitz garaira.#Eraman nazazu 43,3. harkaitz garaira 27,5.
4Zu baitzaitut babesleku, etsaien kontra dorretxe sendo.#Zu babesleku 46,2+. Ik. 7,2+.
5Zure etxean bizi nahi nuke betiko,
zure hegalen aterpean gorderik.#Zure etxean bizi 15,1. zure hegalen aterpean 17,8+.
6Onartu, ene Jainko, nire promesak,
emadazu begirune dizutenentzat daukazun herentzia.
7Luza itzazu erregearen bizitzako egunak,
iraun bezate haren urteek gizaldiz gizaldi!#Luzatu erregearen bizitza 21,5+.
8Izan bedi beti errege zure begiradapean!
Izan bitza zure maitasun eta leialtasuna zaindari!#Izan bedi beti errege 72,5; 89; 110,1; Is 16,5. maitasun eta leialtasuna zaindari 40,12; 89,15.25. Ik. 25,10+.
9Horrela, zure izenaren ohorez kantatuko dut etengabe
eta promesak beteko dizkizut egunero.#promesak bete 50,14+; 66,13.

Currently Selected:

SALMOAK 61: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in