YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 60

60
60. (59.) SALMOA
Herriaren negar-kanta. Porrotaldian laguntza-eskaria
1 Koru-zuzendariarentzat. «Liliak» doinuan. Miktam. Davidena. Irakaspenerako. 2David Mesopotamiako eta Tzobako aramearren kontra borrokan ari izan zenekoa eta, itzultzean, Joabek Gatz haranean edomdarrak —hamabi mila gizon— garaitu zituenekoa#60,1-2 Liliak: Ik. 45,1 oh. garaitu zituenekoa: Pasadizoa 2 Sm 8an kontatzen da; hala ere, hainbat xehetasun ezberdinak dira..
3Baztertu egin gaituzu, oi Jainko, eta hautsi,
haserreturik, aldendu egin zara guregandik#60,3 Honela ere itzuli ohi da lerroa: haserre egon zinen; itzul zaitez guregana..#Baztertu egin gaituzu 44,10+.
4Lurraldea dardararazi duzu eta zartatu;
konpondu haren pitzadurak, honda ez dadin!#Lurraldea dardararazi Is 24,19-20.
5Gorriak ikusarazi dizkiozu zeure herriari,
zorabiozko ardoa#60,5 ardoa: Zigorraren irudia da; ik. Jr 13,13 oh. edanarazi diguzu.#zorabiozko ardoa 75,9; Jr 25,15+.
6Eman ezaugarri bat begirune dizutenei,
arkulariengandik ihes egin ahal izateko.
7Emaguzu garaipena zeure ahalmenaz, eta erantzun,
hain maite dituzunok libra daitezen.#108,7-14an errepikatua.
8Jainkoak bere santutegitik esan zuen:
«Sikem hiria poz-pozik neureganatuko dut,
Sukot#60,8 bere santutegitik: Edo bere santutasunagatik/santutasunean. Sikem: Palestina erdian dago; Sukot, Jordanez beste aldean, hurrengo tx.eko Galaad bezala. haranaz jabetuko.
9Neurea dut Galaad, neurea Manases,
nire buru-babeskia da Efraim#60,9 Manases, Efraim: Israel edo Ipar Erresumako biztanleen leinuburuak dira. Juda ere aipatzen delarik, herriaren lurralde osoko Jaun bezala azaltzen da Jainkoa., nire aginte-makila Juda,#Galaad, Efraim Ab 19-20. aginte-makila Has 49,10.
10garbiketarako ontzia Moab;
oina ezarriko diot gainean Edomi#60,10 oina ezarri diot gainean Edomi: H.h., nire sandalia jaurtitzen dut Edomera; jabetza adierazteko keinua da. Irudi guztiok Israelen betidaniko etsai diren herrialde hauen gain Jaunak duen nagusigoa adierazten dute.,
garaipen-oihu egingo Filisteari».#Moab, Edom, Filistea Is 11,14.
11Baina nork gidatuko nau hiri gotortura,
nork eramango Edomera,
12zuk izan ezik, zapuztuak gaituzun Jainko horrek,
jadanik gure gudarostearekin gudura joaten ez zaren horrek?#gurekin gudura joaten ez 44,10. Ik. 68,8.
13Emaguzu laguntza etsaien kontra,
giza laguntza alferrik baita.#giza laguntza alferrik 56,5. Ik. 33,16-17.
14Jainkoarekin gauza handiak egingo ditugu,
berak zapalduko dizkigu etsaiak.#Jainkoarekin gauza handiak 18,30; 44,6-9; 2 Kro 14,10.

Currently Selected:

SALMOAK 60: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in