SALMOAK 59
59
59. (58.) SALMOA
Errugabea erasotzaileengandik libratzeko eskea
1 Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan. Davidena. Miktam. Saulek, David hiltzeko asmotan, honen etxea zelatatzeko agindu zuenekoa # 59,1 Pasadizoa 1 Sm 19,11-17an kontatzen da. .
2Ene Jainko, libra nazazu etsaiengandik,
gorde seguru erasotzaileengandik.#Libra nazazu 31,16.
3Libra nazazu gaizkileengandik, salba hiltzaileengandik.
4Begira, zelatan daude nire kontra,
ahaltsuak azpijokoan ari zaizkit.
Jauna, ez dut hobenik, ez bekaturik egin.#zelatan 10,8+; Es 1,11; Nk 4,19.
5Errugabe naizen arren, bizkor datoz erasotzera.
Esnatu, Jauna! Zatoz eta ikus!#Esnatu 44,24+.
6Jauna, Jainko ahalguztiduna, Israelen Jainkoa,
susper zaitez sinesgabeok zigortzeko,
ez izan traidore zital horien gupidarik.
7 Hor dabiltza arratsero, zakurrak bezala zaunkaka,
hiriaren inguru-minguru. # zakurrak bezala 22,17. hiriaren inguru-minguru 55,11.
8Hor dabiltza aho zabalik,
ezpainetatik hitz zorrotzak#59,8 hitz zorrotzak: H.h., ezpatak. darizkiela,
inork entzuten ez dielakoan.
9Baina zuk, Jauna, barre egiten diezu,
iseka sinesgabe horiei.#Jaunak barre 2,4+; 37,13.
10Zuregana jo dut, ene indar,
zu baitzaitut gotorleku, ene Jainko.#zu gotorleku 18,3+.
11Jainko maitalea niregana etorriko da
eta etsaien porrotaz alaiaraziko nau.#etsaien porrotaz alaitu 54,9+.
12Oi Jainko, hil itzazu, nire herria kordoka ez dadin#59,12 kordoka ez dadin: Edo ahaztu ez dadin.;
sakabana itzazu eta eraitsi zeure indarraz,
Jauna, gure babeski horrek!
13Harrapa bitza azpian beren harrokeriak,
beren ahoko bekatu eta esamesek,
zabaldu dituzten madarikazio eta gezurrek.
14Akaba itzazu zeure haserreaz,
akabatu, arrastorik ere utzi gabe!
Jakin bezate Jainkoa dela nagusi
Jakoben lurraldetik munduaren azken mugetaraino.
15 Hor dabiltza arratsero, zakurrak bezala zaunkaka,
hiriaren inguru-minguru.
16Janaren bila dabiltza harat-honat;
asetzen ez badira, ez dira erretiratzen.
17Nik, ordea, zure indarra dut kantatuko,
goizean zure maitasuna poz-oihuz ospatuko;
zu izan zaitut gotorleku, larrialdian ihesleku.#goizean 5,4; 30,6. larrialdian ihesleku 9,10+.
18Zuri kantatuko dizut, ene indar horri,
zu baitzaitut neure gotorlekua, zu neure Jainko leiala!
Currently Selected:
SALMOAK 59: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso