SALMOAK 58
58
58. (57.) SALMOA
Gobernari bidegabeak suntsitzeko Jainkoari eskea
1 Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan. Davidena. Miktam.
2Agintariok#58,2 Agintariok: Jatorrizko hitza zalantzazkoa da, eta bi eratara zuzendu ohi da: jainkoak nahiz ahariak, biak agintariak/epaileak adierazteko irudi direlarik., epai zuzenak ematen al dituzue?
Gizakiok, zuzen gobernatzen ote duzue?#Agintariok 82,2; Dt 16,19; Mi 2,1.
3Bai zera! Bihotz makurrez jokatzen duzue,
zeuen egiteez lurraldean bidegabekeriak zabaltzen#58,3 Tx.eko testua iluna da jatorrizkoan..
4Gaiztoak sortzetik oker, maltzurrak jaiotzatik galduak.
5Pozoia dute, sugegorriek bezala;
belarriak ixten dituzten suge gorren antzeko dira,#Pozoia, sugegorriek bezala 140,4; Dt 32,33.
6liluratzaileen, zoratzailerik trebeenaren,
soinua entzuten ez dutenen antzeko.#liluratzaileei entzuten ez Koh 10,11.
7Oi Jainko, hautsi horiei hortzak ahoan!
Jauna, puskatu lehoien haginak!#hautsi horiei hortzak 3,8. lehoien haginak 57,5.
8Gal bitez ur isuria bezala,
zimel bitez belar zapaldua bezala#58,8 Bigarren lerroaren itzulpena gutxi gorabeherakoa da..#ur isuria bezala Jb 11,16. belarra bezala 37,2+.
9Desager bitez lingirda darion barea bezala,
ez bezate eguzki-argirik ikus, haur galduak bezala.#haur galdua bezala Jb 3,16. Ik. Koh 6,3-4.
10Sasien antzera arantzak bota baino lehen
eraman bitza haize-erauntsiak heze daudenean,
iharturik baleude bezala#58,10 Tx. osoko testua iluna da eta itzulpena gutxi gorabeherakoa..
11Mendekua ikustean, zintzoak poz hartuko du,
gaizkileen odola oinetatik garbituko#58,11 gaizkileen… garbituko: Lerroa honela itzuli ohi da: oinak gaizkileen odoletan garbituko.. #zintzoak poztu 35,27; 52,8-9.
12Eta jendeak esango du: «Merezi du, bai, zintzo izateak!
Bada benetan mundua gobernatzen duen Jainkoa!»#zintzo izatea 1,3. mundua gobernatzen duen Jainkoa Ml 2,17; Jb 19,29.
Currently Selected:
SALMOAK 58: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso