SALMOAK 57
57
57. (56.) SALMOA
Iraintzaileengandik babesteko eskaria eta gorespen-kanta
1 Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan # 57,1 «Ez suntsitu» doinuan: Oharpen bera 58—59 eta 75. Salmoetan ageri da. . Davidena. Miktam. Davidek Saulengandik haitzulora ihes egin zuenekoa. # David haitzuloan 1 Sm 22,1-2; 24,1-9. Ik. 142,1.
2Erruki nitaz, ene Jainko, erruki nitaz,
zuregan dut babesa eta;
zure hegalen itzalpean babesten naiz,
ezbeharra igaro artean.#hegalen itzalpean 17,8+.
3Jainkoari degiot dei, Goi-goikoari,
nire alde mendeku hartzen duen Jainkoari.
4Zerutik bidaliko du norbait,
erasotzaileen laidotik ni salbatzera.
Jainkoak bere maitasun eta leialtasuna bidaliko dizkit.#maitasun eta leialtasuna 25,10+. bidaliko 43,3.
5Lehoien artean natza, gizaki-gose diren horien artean;
horien hortzak lantza eta gezi, mihia ezpata zorrotz.#Lehoien artean 17,12+; Dn 6,17. ezpata zorrotz 55,22+.
6 Zerua baino handiagoa zara, ene Jainko!
Zure ospea mundu osoaren gain! # Zerua baino handiagoa 72,19; 108,6; 113,4.
7Sarea zabaldu didate bidean, niri lur joarazteko.
Zuloa egin didate aurrean; eror bitez beraiek bertan.#Sarea 9,16+. eror bitez beraiek 7,16+.
8Adoretsu nago, ene Jainko, adoretsu.
Kantatu eta soinua joko dizut.#108,2-6an errepikatua.
9Esna zaitez, ene bihotza, esnatu, harpa eta zitara;
esna dezadan egunsentia.#esna dezadan egunsentia 119,62.147.
10Herrien artean goretsiko zaitut, Jauna,
nazioen artean kantatuko.#Herrien artean 9,12+; 18,50.
11Bai, zure maitasuna zeru zabala baino handiagoa,
zure leialtasuna hodeietarainokoa.#zure maitasuna zerua adinakoa 36,6+. maitasuna eta leialtasuna 57,4+.
12 Zerua baino handiagoa zara, ene Jainko!
Zure ospea mundu osoaren gain!
Currently Selected:
SALMOAK 57: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso