SALMOAK 56
56
56. (55.) SALMOA
Jainkoarengan dut konfiantza, ez naiz beldur
1 Koru-zuzendariarentzat. «Urruneko jainkoen usoa» doinuan. Davidena. Miktam # 56,1 «Urruneko jainkoen usoa»: Kantu ezagunen baten lehen hitzak izan daitezke. Itzulpena zalantzazkoa da. Miktam: Ik. 16,1 oh. . Filistearrek Gaten David preso hartu zutenekoa. # David Gaten preso 1 Sm 21,11-13.
2Erruki nitaz, ene Jainko, segika ari zaizkit eta,
egun osoan erasotzen eta zapaltzen naute.
3Egun osoan segika ditut etsaiak;
ugari dira, Goi-goiko, erasotzen didatenak.
4Beldur naizenean, zuregan dut konfiantza.
5 Jainkoaren promesaz nago harro,
Jainkoarengan dut konfiantza, ez naiz ezeren beldur:
zer egingo dit gizaki hutsak? # Jainkoarengan konfiantza 55,24+. giza laguntza 60,13.
6Egun osoan sufriarazten didate iraintzaileek,
nire kaltea beste asmorik ez dute.
7Ezkututik daude zelatan,
nondik nora nabilen begira,
niri bizia kentzeko zain.
8Gaiztakeria honen zigorrari ihes egingo ote diote?
Ene Jainko, eraitsi jende hori zeure haserreaz!#eraitsi zeure haserreaz Jr 18,23.
9Idatz ezazu nire kexua,
jaso zeure pergaminoan nire negar-malkoak,
zeure liburuan nire nekeak#56,9 zeure liburuan nire nekeak: Honela ere itzul daiteke: Ez al dago zure liburuan (dena idatzita)?.#nire negar-malkoak Is 38,5. Ik. Is 25,8; Ap 7,17. zeure liburuan Ik. Ap 3,5+.
10Nik laguntza eske dei egin eta etsaiek atzera egitean,
jakingo dut neure alde dudala Jainkoa.#etsaiek atzera 9,4. neure alde Jainkoa 118,6-7; 124,1-2.
11 Jainkoaren promesaz nago harro,
Jaunaren agintzariaz harro,
12 Jainkoarengan dut konfiantza, ez naiz ezeren beldur:
zer egingo dit gizakiak? # zer egingo gizakiak? 118,6; Heb 13,6.
13Eman nizun hitzari eutsiko diot, ene Jainko,
eta esker onez beteko.
14Bizia libratu baitidazu heriotzatik, oinak erortzetik,
zure aurrean ibil nadin, oi Jainko, biziaren argitan.#Bizia libratu heriotzatik 33,19; 116,8. biziaren argitan 36,10; Jb 33,30.
Currently Selected:
SALMOAK 56: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso