SALMOAK 55
55
55. (54.) SALMOA
Gizarteko injustiziaz eta lagunen saldukeriaz kexua
1 Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Daviden poema.
2Ene Jainko, makur belarria nire otoitzari,
ez egin entzungor nire erreguari.#makur belarria 17,1; 71,2; 86,1.
3Kasu egidazu eta erantzun.
Urduri nago, kexu batean eta dardaraz,
4etsaiaren oihua dela eta,
gaiztoaren begirada zorrotza dela eta.
Ezbeharrak botatzen dizkidate gainera, amorruz erasotzen.
5Taupaka dut bihotza bularrean, herio-larriak hartua nago.
6Beldurra eta ikara jabetu zaizkit, dardara batean nago.
7Neure baitan diot: «Ai uso-hegalak banitu!
Hegan egingo nuke, beste nonbait pausatzeko.#ihes egin 11,1.
8Urrun bai urrun egingo nuke ihes, basamortuan jarriko bizitzen.#basamortuan bizi Jr 9,1; Ap 12,6.
9Berehala aurkituko nuke babesa ekaitzaren haize-burrunbatik».
10Nahastu, Jauna, horien mihi maltzurra.
Gogorkeria eta haserrea besterik ez baitut ikusten hirian,
11gau eta egun harresietan jiraka.
Hiri barruan okerkeria eta injustizia,#Hirian okerkeria 59,7; Jr 5,1; 6,6-7; Ez 22,2; So 3,1.
12hiri barruan makurkeriak,
zapalketa eta azpikeriaz gainezka kaleak.
13Ez nau etsaiak iraintzen: hori jasan nezake.
Ez nau gorroto didanak mespretxatzen:
horrengandik gorde ninteke;
14baizik eta zuk, nire kidekoak, nire adiskide samur eta minak,
zuk nauzu mespretxatzen.#nire adiskidea 41,10+; Jr 9,3.7; Mi 7,6; Mt 26,21-24.
15Solaskide gozo zintudan,
elkarrekin joaten ginen jendartean Jainkoaren etxera.
16Betorkie bat-batean heriotza,
jaits bitez bizi-bizirik Herio Leizera,
gaiztakeriaz bete-beteak baitaude!#55,16 Tx.eko lehen eta hirugarren lerroak ilunak dira jatorrizkoan.#Herio Leizera jaitsi Zen 16,33; Es 1,12.
17Nik Jainkoari egin nion dei
eta Jaunak salbatu egin ninduen.#Jainkoari dei 28,1+.
18Arrats, goiz eta eguerdi, kexu eta intzirika nengoela,
entzun zuen hark nire ahotsa.#Arrats, goiz eta eguerdi Dn 6,11.
19Onik atera zuen nire bizia izan nituen erasoetatik,
etsaiak hain ugari izan arren.
20Niri entzun eta haiek makurrarazi zituen Jainkoak,
betidanik errege denak, sekula aldatzen ez denak#55,20 sekula aldatzen ez denak: Itzultzaile gehienek esaldia etsaiei aplikatzen diete: ez baitziren aldatu eta ez ziren… .
Baina haiek ez ziren Jainkoaren beldur!#betidanik errege dena 9,8+.
21Adiskidearen aurka altxatu du#55,21 altxatu du: Jatorrizkoak ez du subjektua zehazten; agian, 13-15 tx.etan aipaturiko adiskidea da. eskua, ituna hautsiz.
22Gurina baino bigunago du ahoa,
baina borroka-gose bihotza.
Olioa baino leunago ditu hitzak,
baina ezpata zorrotz dira izan.#ahoa biguna, bihotza maltzurra 5,10+; 12,3+; 28,3; 52,4+. ezpata zorrotza 57,5; 59,8; 64,4; 140,4.
23Jar zaitez Jaunaren eskuetan;
sendo eutsiko dizu, bai, Ongileak#55,23 Ongileak: Biblia osoan hemen bakarrik aipatzen den hitz baten ustezko itzulpena..
Ez dio sekula zintzoari erortzen utziko.#Jaunaren eskuetan jarri 37,5; 1 P 2,7. Ik. Jr 11,20.
24Zuk, ene Jainko, herio-zulora botako dituzu
odolzale eta maltzurrak;
bizitzaren erdira ere ez dira iritsiko.
Nik, ordea, zuregan dut konfiantza.#Nik zuregan konfiantza 25,2; 56,4-5. Ik. 9,11+.
Currently Selected:
SALMOAK 55: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso