YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 52

52
52. (51.) SALMOA
Gaiztakeria-zalearekin eztabaida
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden poema. 2Doeg edomdarra Saulengana etorri eta David Ahimeleken etxera joana zela adierazi zionekoa.#Doeg 1 Sm 21,8; 22,9-10.
3Zergatik harrotzen zara gaiztakeriaz
eta jainkozalearen aurka oilartzen?#52,3 Tx.a ez da argia jatorrizkoan eta itzulpen ezberdinak eman ohi dira.
4Makurkeriak asmatzen diharduzu etengabe;
zure mihia labana zorrotza, maltzurkeria-zalea.#mihi maltzurkeria-zalea 5,10; 10,7; 12,3; 50,19; 64,4; 120,2.
5Maiteago duzu gaizkia ongia baino,
gezurra hizketa jatorra baino.#Maiteago gaizkia Jr 4,22.
6Hitz galgarri oro duzu maite, mihi-maltzur horrek!
7Jainkoak berak suntsituko zaitu betiko,
zeure bizilekutik botako,
zure sustraiak bizidunen lurretik aterako.#bizilekutik bota Jb 18,14. sustraiak atera Es 2,22.
8Hori ikustean, harritu egingo dira zintzoak
eta barre egingo diote, esanez:#Hori ikustean 40,4+.
9«Horra Jainkoa euskarritzat hartu ez zuena,
konfiantza bere aberastasunetan jarri
eta bere makurkerietan oinarritua!»#konfiantza aberastasunetan 49,7+; Es 11,28.
10Nik, berriz, Jainkoaren etxean olibondo hezearen antzeko,
haren maitasunean dut konfiantza beti-betiko!#olibondo hezearen antzeko 1,3; 92,13-15; Jr 11,16. haren maitasunean konfiantza 13,6. Ik. 9,11+.
11Beti goretsiko zaitut, ene Jainko, egin duzunarengatik;
beti ospatuko zaitut, zeure fededunentzat hain ona zarelako.

Currently Selected:

SALMOAK 52: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in