SALMOAK 51
51
51. (50.) SALMOA
Bekatuaren barkamena eta bihotz berriaren eskea
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa. 2David Betsaberekin elkartu ondoren, Natan profeta Davidengana joan zenekoa.#Natan Davidengana joan 2 Sm 12.
3Erruki nitaz, ene Jainko, zeure maitasunaz,
suntsitu nire hobena, zeure neurrigabeko gupidaz.#Erruki nitaz 41,5. suntsitu nire hobena Is 43,25; 44,22.
4Garbi nazazu oso-osorik neure errutik,
garbitu neure bekatutik.#Garbi nazazu Ez 36,25; 37,23.
5Aitortzen dut, bai, neure hobena,
begi aurrean dut etengabe neure bekatua.#Aitortzen dut bekatua 32,5+; Is 59,12.
6Zure aurka, zure aurka bakarrik, egin dut bekatu,
zure borondatearen kontra jokatu.
Horregatik, arrazoi izango duzu salatzean,
errugabe izango zara epaia ematean#51,6 Horregatik… ematean: Grekozkoak honela dio: Horrela, zuzena zarela agertuko dute zure hitzek eta, auzipetua izatean, irabazle aterako zara (ik. Erm 3,4)..#Zure aurka 2 Sm 12,13; Lk 15,18. arrazoi duzu salatzean Erm 3,4.
7Hara, errudun jaio nintzen, bekatari sortu ninduen amak.#errudun jaio nintzen Jn 9,34. Ik. Erm 7,14.
8Zuk, ordea, bihotz leiala duzu atsegin#51,8 atsegin: Jatorrizkoak esanahi ezezaguneko hitz bat eransten du hemen. Grekozkoak honela itzultzen du tx. osoa: zeren leialtasuna maite baituzu, eta zeure jakinduriaren gauza gorde eta ezkutukoak erakutsi dizkidazu.,
barru-barruan jakinduria didazu irakasten.
9Kendu nire bekatua, eta ur bizia baino gardenago izango naiz#51,9 Hau da lerroaren ohiko itzulpena: Kendu nire bekatua isipuz (ik. Ir 12,22 oh.), eta garbi geldituko naiz.;
garbi nazazu, eta elurra baino zuriago izango.#elurra baino zuriago Is 1,18.
10Senti ditzadala berriro poza eta alaitasuna,
susper dadila zuk jotako gizaki hau.#zuk jotako gizakia Ez 37,11.
11Aldendu begiak nire bekatutik, suntsitu nire erru guztiak.
12Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan,
espiritu berri sendoa nire baitan.#espiritu berria Ez 11,19; 36,26; 2 Ko 5,17.
13Ez nazazu bota zeure aurretik,
ez utzi ni zeure espiritu santurik gabe.#espiritu santurik gabe Jkd 1,5; 9,17. Ik. Erm 8,9.14-16.
14Poz nazazu berriro zeure salbamenaz,
sendotu zeure espiritu handi-zabalaz.
15Zure bideak erakutsiko dizkiet gaiztoei,
eta zuregana bihurtuko dira bekatariak.
16Libra nazazu heriotza-zigorretik#51,16 heriotza-zigorretik: H.h., odoletik. Odol-delitu ere uler daiteke; hala irakurtzen dute judu-komentarioek, Uriasen hilketa aipatua ikusiz., ene Jainko,
ene Jainko salbatzailea!
Eta nire ezpainek poz-oihuz ospatuko dute zure salbazioa.#heriotza-zigorretik 30,10. Jainko salbatzailea Is 43,3+.
17Ireki, Jauna, nire ezpainak
eta nire ahoak zure gorespena iragarriko du.
18Sakrifizioak ez dituzu atsegin;
erre-oparia eskainiko banizu, ez zenuke onartuko.#Sakrifizioak ez atsegin 50,8+; Am 5,21-24.
19Sakrifiziorik bikainena, damuz hautsiriko espiritua;
zuk ez duzu gutxiesten, ene Jainko, bihotz-hautsi eta umildua.#Sakrifiziorik bikainena Os 6,6+. bihotz-hautsi eta umildua 34,19; Is 57,15; 66,2; Ez 6,9.
20Edertu Sion zeure mesedeaz,
eraiki berriro Jerusalemgo harresiak.#Sioni mesede 102,14-18. eraiki Jerusalem Jr 30,18; 31,4; Ez 36,33.
21Orduan, atsegin izango dituzu legezko sakrifizioak,
oso-osorik erretzeko opariak;
zure aldarean zekorrak eskainiko dira.#legezko sakrifizioak 4,6+.
Currently Selected:
SALMOAK 51: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso