YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 53

53
53. (52.) SALMOA
Sinesgabearen burugabekeria
(Sal 14)
1 Koru-zuzendariarentzat. Gaixoaldirako # 53,1 53. salmoa 14.aren berdina da, aldaketatxo batzuk gorabehera: Jaunaren ordez Jainkoa erabiltzen du, eta 6. tx.a, 14,5-6ari dagokiona, ezberdina da. Ik., beraz, hango oh.ak. Gaixoaldirako: Hebreerazko hitzaren esanahia ez da segurua. . Daviden poema. # Ik. 14. salmoko err.ak.
2Hau dio eroak bere baitan: «Ez da Jainkorik».
Ustelduak daude, gauza higuingarriak egiten dituzte,
ez da inor on dagienik.
3Baina Jainkoa gizakiei begira dago zerutik,
ba ote den zentzu onekorik,
Jainkoa bilatzen saiatzen denik.
4Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian,
ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.
5Ez ote dute ikasiko gaiztaginek,
nire herria ogia bezala irensten duten
eta Jainkoaz arduratzen ez diren horiek?
6Ba, beldurrez dar-dar geldituko dira,
beldurtzeko arrazoirik izan ez arren,
Jainkoak hautsi egiten baitu erasotzaileen indarra.
Lotsagarri geldituko dira,
Jainkoak zapuztu egiten baititu.
7Ai baletor Siondik Israelen salbazioa!
Jainkoak bere herriaren zoria aldatzean,
poztuko da Jakob, alaituko Israel.

Currently Selected:

SALMOAK 53: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in